Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Zurriolako Butaka | Sagardo eta binilo artean

Zurriolako Butaka | Sagardo eta binilo artean

Donostiako Zinemaldiaren lehen saioan, "Sagardoa Bidegile" dokumentala eta "Vinyland" filma izan ditugu protagonista. Aurrenekoari buruz Bego Zubia zuzendariarekin hitz egin dugu. Bigarrenaz, Irutxuloko Hitzako Nerea Lizarralderekin aritu gara. Horrez gain, Atzera Begirako zinema zikloak, Japoniako zinema eta beste errepasatu ditugu. Aitor Abaroa (Gaztezulo) eta Urtzi Urkizu (Berria) izan dira gure lehen bi adituak.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren eta azken saioan, Berriako lagunek egin eta aurkeztu duten "Euskaldunon Goia" erreportajea eskaini dugu. Urtzi Urkizuk eman dizkigu xehetasunak. Bestalde, Izaskun Arandia (H)Emen Her(e) elkarteko presidentearekin hitz egin dugu.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren zazpigarren saioan, "Iragan gunea Berlin" dokumentalaz hitz egin dugu Maider Oleaga zuzendariarekin. "Mara mara" filmeko Pello Gutierrez ekoizlea eta Josune Gorostegui ere gurekin izan dira. Bestalde, kritikarien solasaldian Gontzal Agote eta Xabier Mendiguren Elizegi eseri dira gurean.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren seigarren saioan, "Gutik Zura" dokumentalaz aritu gara Jon Maia zuzendariarekin, eta "Irrintziaren Oihartzunak" lanaren xehetasunak ezagutu ditugu Iratxe Fresneda zuzendariarekin. Bestalde, kritikarien solasaldian Angel Aldarondo eta Gorka Bereziartua eseri dira gurekin.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren bosgarren saioan, "Kalebegiak" filmea izan dugu protagonista. Jorge Gil koordinatzailea eta Telmo Esnal zinemagilea eseri dira gurekin. Bestalde, Nerea Lizarralde Irutxuloko Hitzako kazetaria hurbildu zaigu bi erreportajeren berri ematera. Kritikarien solasaldian, berriz, Gorka Erostarbe eta Mikel Yarza izan ditugu gurekin.