Skip to main content
bannerra

Donostian turistak ere euskaraz!

Donostian turistak ere euskaraz!

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitaratu dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostia 2016 Fundazioak, Donostia Turismoak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanean. Bertan, hirira bisitan datorren horri lagungarri egingo zaizkion hitz eta esaldiak bildu dituzte zortzi hizkuntzatan. Guztira 80.000 ale argitaratu dituzte oraingoz eta besteak beste, turismo bulegoetan, hoteletan edota museoetan eskuratzeko aukera egongo da.


Kultura

Oiartzun eta Oiartzueraren inguruko tribialaren aurkezpena.


Hona Hemen

Lezoko Xoxolur eremuan garbiketa egin zuten irailaren 23an, Xoxolur Lezo mendi taldeak eta Lezoko Udalak antolatuta. Europako mugikortasun astearen eta Europako kirol astearen barnean antolatutako ekintza izan zen.


Hona Hemen

Haurra baldin bada gure gizartearen erdigunea, haurra inguratzen duen orok hartu behar du parte honen heziketan. Horixe da Hik Hasik urtebeteko hausnarketa prozesu baten ondorio bezala aurkeztu duen hezkuntza proposamenaren ardatza.


Hona Hemen

Euskarazko lehen egunkariaren sorreraren 80. urtemuga honetan Bilboko Udalak plaka bat jarri du Egunaren oroimenez Posta kaleko 17.ean. Gerra Zibilean sortu eta sei hilabetez argitaratu zuten tropa frankistek Bilbo hartu zuten arte.