Skip to main content

"1966 | Gaur konstelazioak | 2016" erakusketa San Telmo Museoan

"1966 | Gaur konstelazioak | 2016" erakusketa San Telmo Museoan

Donostiako San Telmo Museoak Donostia 2016 Fundazioarekin batera, artisten bi belaunaldi bildu ditu "1966 | Gaur konstelazioak | 2016" izeneko erakusketan. 1966an sortu zen Gaur taldeko zortzi artisten lanak ikusi ostean, "Kairós" izenpean, egungo beste zortzi artisten lanetan murgilduko gara. Baina zer dute komunean bi atalek? Haustura: 1966ko zein gaur egungo testuinguruaren aurrean, artearen bidez irakurketa kritikoa egiten dute. Museoko kide Nerea Izagirrerekin egon gara erakusketaren eta honen harira antolatu diren jardunaldien berri izateko.


 
bannerra

bannerra