Skip to main content
bannerra

Hurbilean | Julian Iantzi aurkezlea

Hurbilean | Julian Iantzi aurkezlea

Julian Iantzi aurkezlea gertutik ezagutu dugu Hurbilean saioan. Urteak daramatza Irunen bizitzen baina argi dio lesakarra dela. Hala ere, AEBetan jaio eta zazpi urterekin etorri zen Euskal Herrira. Izatez kazetaria ez bada ere, bere saltsero izaerak eraman du telebistara. Honek bere egunerokoan zein eragin izan duen, zein aspektu aldatuko lukeen eta etorkizunera begira zein proiektu dituen galdetu diogu besteak beste.


Politika

Lagunartean egotea du gustuko, eta berak eginiko platerek solasaldiak goxotzen dituzte. Sukaldean soilik erlaxatzen da. Telebistako platoetan eroso sentitzen da. Elkarrizketatzaile izatetik, elkarrizketatu izatera pasa da. Bera da BBBko lehen emakume presidentea. Hurbilean, Itxaso Atutxa.


Kultura

Aste honetako protagonista gabonetan oroitzen dugu gehien. Bizarduna da eta  astoarekin eta Mari Domingirekin ikusten dugu maiz. Urteko sasoi honetan jaisten da baserritik. Gure etxeak opariz eta maitasunez betetzen ditu. Hurbilean, Olentzero.


Kultura

Antzerkian hasi zenean energia txorro izugarria zuela gogoratzen du. Geroztik idealetik errealitaterako bidea egin du. Gaur egun igel bat ere bada. Operazio baten aurretik izan zuen sentsazioa oholtzara igo aurreko sentsazioarekin alderatzen du. Heriotzarekin adiskidetzen ari da, eta generoari dagokionez, korsea kentzen. Hurbilean, Miren Gaztañaga.


Hurbilean

3 urterekin danborradako martxa guztiak buruz zekizkien. 5 urterekin oparitu zioten bateria ganbaran gordeta du. Edozein instrumentu jotzeko gogortasuna albo batera utzi behar duela uste du. Oso lizun edo erotiko jartzean edota norbait iraintzean gaztelerara jotzen dugula pentsatuta umorezko bakarrizketa bat sortu zuen. Kerman izenez ezagutu bagenuen ere, bere izen abizenak erabilita bete ditu Euskal Herriko plaza guztiak. Hurbilean, Oihan Vega.