Skip to main content
bannerra

Hurbilean | Kontxita Beitia andereñoa

Hurbilean | Kontxita Beitia andereñoa

Kontxita Beitia ikastolen sortzaile eta andereñoarekin garai horiek ekarri ditugu gogora. Euskara galdu ostean, Elbira Zipitriarekin hizkuntza berreskuratu eta ikasketa metodologia berriak barneratu zituen. Hogei urterekin jarri zuen martxan Pasai Antxon, isilpean ikastolan. Bere etxean bost ikasle bildu zituen. Ondoren, Donostian ere, Zurriola Ikastola sortu zuen. Euskararen aldeko borrokak gidatu du bere bizitza eta oraindik ere, 76 urterekin, horretan jarraitzen du.


 
bannerra

bannerra