Skip to main content
bannerra

Aizank! | Tendentziak eta perfekzionismoa

Aizank! | Tendentziak eta perfekzionismoa

Aizank! saioan tendentziek gazteengan duten eraginaz aritu gara Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin. Gaitik gehiegi urrundu gabe, Ander Lertxundi sexologoarekin, "Normala ote naiz?" galderari erantzun diogu eta Zr Iksi atalean, ordea, Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI eta Lea-Artibai ikastetxeetan egon gara.


Aizank!

Hamabigarren eta azken atalean, urtezaharra izan dugu hizpide Atarrabiako institutuko ikasleekin. Horrez gain, Bolbora taldeko Egoitz eta Urkok Manu Chaoren telonero izandako Lizarrako taldearen nondik norakoak azaldu dizkigute.


Aizank!

Hamaikagarren atalean, abenduaren 24 eta 25 egun seinalatuez aritu gara. Gabonak bizi ditugu Euskal Herrian, eta horri saio berezia eskaini nahi izan diogu. Solasaldia egin dugu Ekhiñe Atorrasagasti eta Maialen Huarte kazetariekin, Urko Peral Bolbora taldeko kidearekin eta Andoni Zilbeti Motxila 21 taldeko ordezkariarekin.


Aizank!

Hamargarren atalean, Atarrabian egingo de HatortxuRock festibalaren 19. edizioa hartu dugu ardatz. Sarrera guztiak agortu baino lehen izan ginen antolatzaileekin, eta jaialdiak jasotzen duen mezua eta beste izan ditugu hizpide solasaldi berezian.


Aizank!

Bederatzigarren atalean, aisialdiaz aritu gara Tafallako ikasleekin. Horrekin batera, Tafalla bertako Galtzagorriak taldearekin izan gara, eta Lastotan kooperatibako Oihana Belokik harremanen eta kontsumoaren inguruko ahokuak eman dizkigu.