Skip to main content
bannerra

Zaindu Zaitez / Haurren elikadura ezbaian

Zaindu Zaitez / Haurren elikadura ezbaian

Zergatik dira egungo haurrak lodiagoak? Elikadura aldaketak bere ondorioak ekarri ditu. Gaiari heltzeko Xabier Txakartegi pediatrarekin eta Nagore Enciso dietistarekin hitz egin dugu. Horrez gain, txertoaren balioaz aritu gara Juan del Arco farmazialariarekin.


Gaikakoa

Nafarroako Osasunaren Behatokia zertan den ezagutu dugu. Koldo Cambra Osasun komunitarioko zerbitzu buruarekin hitz egingo aukera izan dugu. Horrez gain, zeintzuk dira zerrenda beltzean jarri beharreko produktuak? Nagore Enciso dietistak eman digu erantzuna.


Gaikakoa

Zeintzuk dira osasuna lanean bermatzeko dauden bitartekoak? Zeintzuk osasuna kaltetzen duten faktore eta arrisku nagusiak? Lan eremuan osasuna bermatzeko baliabideak azaldu dizkigu Nafarroan, Lan prebentzioan teknikaria den Ainara Elarrek.


Gaikakoa

Bere buruaz beste egin dutenen senideen babeserako gunea sortu berri dute: Besarkada elkartea. Karlos Ainsak gai honen gogoeta luzatu digu bere esperientziatik. Bestalde, Reiki deituriko sendabiderako jakintzaren berri eman digu Itziar Vicente osteopatak eta gorputzeko lesioak zaintzen ikasteko aholkuak jaso ditugu Naturbidea zentroko Maitenaren eskutik.


Gaikakoa

Medikuak botikak errezetatzen dizkigun moduan, kirol praktika pertsonalizatua preskripzio bidez ere, agintzeko egitasmoa sortu dute Uharten. “Botikak gutxitu eta gehiago mugitu” lelopean, herriko kirol zerbitzuak eta osasun etxeak elkarlanean sortu dute. Maite Ayarrak eta Eva Sadak azaldu digute esperientzia honen arrakasta.