Skip to main content
bannerra

Bat-Batean | Bertsolaritzak Nafarroan bizi duen egoera ezagutu dugu

Bat-Batean | Bertsolaritzak Nafarroan bizi duen egoera ezagutu dugu

Bertsolaritzak Nafarroan duen egoera ezagutzeko, Iruñeara joan gara. Alde Zaharreko Zaldiko-Maldiko elkartean ematen du bertso eskola Iker Gorosterrazu bertsolariak. Bertan izan gara, eta urrian Iruñean egindako bertso saioaren onena jaso dugu.


Bat-Batean

Eñaut Gantxegiren gidaritzapean, Bertso Hop saioak aurrera egiten du, Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiarekin batera. Final laurdenetako kanporaketetan, Zalla eta Zumaian lehiatutako saioetan, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bizkaitarrek lortu zuten txartela.


Kultura

Ekainaren 3an Markinan jokatu zen Bizkaiko taldekako txapelketaren finala. Iurretako Bertso Taldie, Abadiñoko Koipelustre´s, eta Markinako Akerbeltzen Antxumak taldeak aritu ziren nor baino nor. Saioaren bertsoaldi onenak jaso ditugu.


Bat-Batean

Ekainaren 4an, Donostiako Altza auzoan, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu aritu ziren bertsotan. Euriak ere ez zuen zapuztu jaialdia; plaza ondoko arkupeetan egin zuten saioa. Bertsoaldi onenak jaso ditugu.


Kultura

Maiatzaren 27an jokatu zen Azpeitian Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren finala. Karidadeko benta eta Am…ona taldeak aritu ziren nor baino nor 700 lagun ingururen aurrean. Finalaren bertsoaldi onenak jaso ditugu. Bestalde, maiatzaren 20an Etxahun Lekue, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Arkaitz Estiballes aritu ziren bertsotan Santutxuko Karmelo plazan, eta saio haren onena ere jaso dugu.