Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Samara Velte: "Justiziak zentzu demokratikoaren kontra egiten duenean, behar bada, justizia bera da aldatu behar dena"

Samara Velte: "Justiziak zentzu demokratikoaren kontra egiten duenean, behar bada, justizia bera da aldatu behar dena"

Berriako kazetariak  Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigauren kontrako ebazpena analizatu du.


Gurean Gaur

Egun historikoa Baionan, ETAren armagabetzea bururaino eramanda.Milaka pertsonen babesarekin, ekitaldia egin dute Baionan.Aurretik, Bakearen Artisauek, Nazioarteko Bitartekarien laguntzarekin, armategien koordenadak Frantziako gobernuaren esku utzi zituzten.Hala ere, Bakearen Artisauek nabarmendu bezala "hau ez da amaiera".Hamaika Telebistak zuzenean eskaini zuen egunak emandako guztia.


Gurean Gaur

<p>Gaua Gipuzkoan egin ondoren, kostako bidea hartuta milaka Bizkaian sartu da Korrika. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak irudi ederrak utzi dizkigu Ondarroa edo Gernikan, besteak beste. Zuzenean jarraitu dugu eta platoan Zuri&ntilde;e Yarriturekin batera, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga izan ditugu... eta baita zuzenean antzeztera animatu ere!</p>
 


Gurean Gaur

Korrika Donostiara heldu da, Tolosaldeko, Hernanialdeko edo Oarsoaldeko hainbat herri zeharkatu ondoren. Santiagoko zubian, euskalgintza eta instituzioetako ordezkariek mugarik gabeko hizkuntza eta herria irudikatu zuten. Gauez, aldiz, Juan Gorritik edo Gorka Urbizuk eraman zuten testigua. Zuzeneko saio berezian, Zuriñe Yarrituren eskutik, Patxi Gaztelumendi kazetaria eta Julen Kaltzada, Korrika sortu zuen zoro zoragarrietako bat izan genituen.