Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

J.F. Azurmendi: "Armak "justiziaren eskuetan" utzi behar direla?"

J.F. Azurmendi: "Armak "justiziaren eskuetan" utzi behar direla?"

Jose Felix Azurmendi kazetariak ETAren armagabetzearen inguruko analisia egin du, baita egunotan entzundako hainbat adierazpen desmuntatu ere.

Gurean Gaur

Kataluniako Gobernuak ez dio utzi Guardia Zibilari Generalitatean sartzen. Jordi Turull kontseilariak esan die ezin zirela sartu, baina behar duten informazioa helaraziko ziela ere esan die. 

Euskal Herriari dagokionez, Pedro Sanchezekin bildu dira Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar, bi alderdiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duten gobernu akordioari buruz hitz egiteko.

Hauek eta beste asko uztailaren 20ko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Eten egin dute Berta Caceresek borrokatu zuen urtegiaren proiektua Hondurasen. Iazko martxoan erail zuten Caceres ekintzaile ekologista, eta haren gertukoek justizia egin dadila eskatzen jarraitzen dute oraindik. 

Euskal Herriari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga iruzurraren aurkako alianza jarri du martxan, lurraldeko hainbat eragilerekin batera. Hitzarmena sinatu duten erakunde eta elkarteek zerga alorreko hainbat praktika on betetzea hitzeman dute, iruzurraren aurkako kontzientzia bultzatzeko asmoz.

Hauek eta beste asko uztailaren 19ko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Kalitate gorena eta esklusibotasuna nahi duten turistak erakartzea izango du helburu Donostiako Udalak. 2017 eta 21 arteko Turismo Plana aurkeztu du, eta tasa turistiko bat ezartzea proposatu.

Heldu dira Mugak zabalduz karabanako ekintzaileak Melillara. Bertan, atzerritarrentzako zentro itxietako egoera eta emakume migratzaileen aurkako indarkeria salatu dituzte. 

Hauek eta beste asko uztailaren 18ko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

 

ELA eta LAB sindikatuek berretsi dute Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari uko egingo diotela, eta iragarri dute ez direla Jaurlaritzako Enplegu Sailak biharko deitutako batzarrean egongo. 

“Cabacas auziko” akusazio partikularraren helegiteak onartu ditu Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Iragan astean hiru ertzain auzipetu ostean, auzitegiak jakinarazi berri du guztira sei izango direla auzipetutako agenteak.

Hauek eta beste asko uztailaren 17ko Gurean Gaur albistegian.