Skip to main content
bannerra

Sakelakotik | Hormako Paper Horia

Sakelakotik | Hormako Paper Horia

"Hormako Paper Horia" liburua entzuteko eta ezagutzeko aukera izan dugu, baita jaio berri den Edo! argitaletxea ere. Ana I. Morales liburuaren itzultzailearekin eta Amaia Serranorekin, hitz egin dugu. Ipar Ameriketako literaturan, eta irakurketa feminista ugari eragin ditu. Idazleak bere hezur-haragietan sufritutako esperientzia jaso zuen narrazio honetan.


Kultura

Ladislao musika taldearekin egin dugu hitzordua. Ez datoz Uruguaitik nahiz eta izen horrek bertara eramaten gaituen. Ordea, Lazkaokoak dira. Duela bi urte hasi ziren lokalean bertsio batzuk jotzen eta beraien abestiak sortu eta gero osatu dute "Pantailak" lehen diskoa Bonberea Ekintzak zigiluaren babesarekin. Punk rock musika jorratzen dute, hardcorea albo batera utzi gabe. Bilbora egindako bisita probestu dugu.


Gizartea

“Hiri asko bere baitan” proiektua ezagutu dugu. Bilbo hiriak, beste hiri asko ditu bere baitan, ezkutuan. Ziurrenik ez ditugu ikusten, sumatzen, baina bertan daude. Eraikinen atzealdeko patioetan, arropa zintzilikatzen eta pareko pisuko bizilaguna zelatatzen dugu leihoetatik ikus daitezke. Horiek bilatzeko asmoz, Unai Villena Camarero, Asier Olabarrieta Herran eta Aitor Gorme Arribillagak sustatu dute egitasmoa. Literatura, argazkigintza eta musika uztartu dituzte beste Bilbo hori ezagutarazteko.


Kultura

Basarmotuko basamortuan bizi da Saharako herria. Beraien lurretatik at, urrun, ...


Kultura

Hamaika urte dira Fisahara Nazioarteko Zinema jaialdia ospatzen hasi zirelako, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan. Alfonbra gorririk gabeko jaialdia bisitatu dugu, telefono mugikorra eskuan.