Skip to main content
bannerra

Ibilean | Bilboren aberastasuna

Ibilean | Bilboren aberastasuna

Bilbok duen aberastasuna bertatik bertara ezagutzeko bidaia egin dugu, lehen saioan. Abentura berezi honetan, 1915ean lehen bidaia egin zuen Artxandako Funikularra, hainbat kanturen inspirazio iturri izan dan Nerbio itsasadarra, Bilbo modernoaren ikurra den Guggenheim museoa eta beste hainbat harri bitxi eta sorpresa ezagutuko ditugu. Bi bidelagun izango ditugu horretarako. Batetik, Arkaitz Estiballes Galdakaoko bertsolaria eta bestetik Bilboko Udalak hiria bisitatzeko garatu berri duen web gunea. Bazatoz?


Ibilean

Gure geografia ezagutzeko beste aukera bat. Kasu honetan, orografia, estetika eta izaera oso ezberdinak dituzten hiru eremura hurbildu gara. Barnekaldean, Arrieta; Kostan, Hondarribia eta hirigunean, Etxebarri.


Ibilean

Gerediaga Elkartearekin izan gara azken Ibilean saioan. Beraien eskuetatik, Durangaldeko iragan historikoaren berri izan dugu, baita eskualdeak beste garai batean izan zuen antolaketa sozial eta politikoa ezagutu.


Ibilean

Gaurko Ibilean saioan Usurbilen izan da Hamaika Telebista. 

Uxoa Zumetak eta Jose Luis Zumeta aitak duten estudioko ateak ireki dituzte, euren lantokia, sormen prozesua eta lan bukatuak ikusi daitezke bertan.

Hauek eta askoz gehiago Usurbilen grabatutako Ibilean saioan.


Ibilean

Gorka Izagirre txakolinaren ekoizpenaren pauso guztiak ezagutu ditugu Larrabetzun. Astoreka auzoan duten mahastia erakutsi digute, txakolina ekoizteko erabiltzen dituzten barietate autoktonoak hazten dira bertan. Upategian ere izan gara, ardogintza prozesuaren azken pausoak ikusteko.