Skip to main content
bannerra

EDONON aplikazioaren bidez Hamaika Telebista edozein lekutan ikusteko aukera izango da

EDONON aplikazioaren bidez Hamaika Telebista edozein lekutan ikusteko aukera izango da

Euskaltelek martxan jarri duen "Edonon" aplikazioaren bidez Hamaika Telebista edozein lekutan eta edozein ordutan ikusi ahal izango da gaurtik aurrera. Honi esker, ordenagailuan, tabletetan eta laster smarthponetan ikusi ahal izango dira Euskaltel telebistaren edukiak, kostu gehigarririk gabe banda zabaleko produktuak dituzten bezeroentzat.1000 eduki baino gehiago eskaintzeaz gainera, zuzeneko kanalak ere izango ditu ikusgai. Hauetako bat izango da Hamaika Telebista


Albisteak

Gorka Knorr-ekin izan gara eta zenbait titular utzi dizkigu, besteak beste, Euskal Herrian, alderdiek zirt edo zart egin beharko dutela, eta erabaki estatus berri baterantz bidea egingo duten, ala batzordeak osatzen segituko duten. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohiaren iritziz, azken bide horrek ez dauka etorkizunik.


Albisteak

Espainiako Estatuak Katalunian ezarritako “de faktozko salbuespen egoera”-ren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbatean Bilbon. Mobilizazioa, 17:30ean abiatuko da Kasillatik, “Demokrazia, erabakitzeko askatasuna” lemapean. Martxak, EAJ, EH Bildu, ANC Euskal Herria eta Independentistak sarearen babesa jaso du dagoeneko. Antolatzaileak atxikimendu gehiago bilduko dituzte hurrengo orduetan, bai eremu politikoan baita sindikal zein sozialean ere.


Albisteak

Kanpainako azken ekitaldia egin du CUP alderdiak, Bartzelonan. Kataluniaren norabidea aldatzeko aukeratzat jo dute independentzia: Frankismoarekin behingoz hautsi, eta herri libre eta duina eraikitzeko aukeratzat. 


Albisteak

Milaka eta milaka ikasle irten dira Bartzelonako kaleetara mobilizatzera. Bertan gara zuzenean emititzen!