Skip to main content
bannerra

Hiru ekoizpen prestatu dituzte Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiaren 25. urteurrenean

Hiru ekoizpen prestatu dituzte Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiaren 25. urteurrenean

Datorren asteburuan Lekeitioko kale eta itsasbazterrak espazio eszeniko bilakatu dira urtero bezalaxe Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia hartuko duelako. Euskal Herriko jaialdi garrantzitsuenetako bat da Lekeitiokoa, eta lehendabizikoa, jaialdiak 25 urte bete baititu aurten. Ospatzeko hiru dira prestatu dituzten berezko ekoizpenak. Danbor Talka, Itsaslaboa eta Gure Musikari handiak. Baina hauetaz gain beste hamaika lan ikusteko aukera izango dugu Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian.


Udakoak

Udakoak programan, Aritz Zerain Mintzola ahozko lantegiko koordinatzailea elkarrizketatu dugu. Europa Bat-Batean kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketaren balorazioa egiteko eskatu diogu, eta beste herrialdeetan inprobisazioak dituen xehetasunak kontatu dizkigu.


Udakoak

BBK Fundazioak urtero antolatzen ditu udalekuak Sukarrietan. Mota guztietako jarduerez gozatzeko aukera izaten dute umeek Urdaibaiko biosferaren erdigunean kokatuta dagoen zentroan. Ur kirolak, bizikleta, igerileku, futbola... Elkarbizitzarako aukera paregabea eskaintzen dute Sukarrietako udalekuek.


Udakoak

Abiatu da "Greziara karabana, mugak zabalduz!" ekimena. Uztailaren 16an Bartzelona izango da lehenengo geltokia eta Tesalonika, helmuga. Errefuxiatuek pairatzen duten egoera salatuko dute karabana honetan parte hartuko duten 300 lagunek. Nati Ovelleiro "Ongi etorri errefuxiatuak" plataformako kidearekin izan gara.


Kultura

Uztailaren 9an izan zen Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketa, eta sari nagusia Sustrai Colinarentzat izan da Argian kaleratutako elkarrizketengatik. Epaimahaiaren aipamen berezia, ordea,  Amagoia Gurutxagarentzat izan da Jakin aldizkarian eginiko elkarrizketarengatik eta kazetari Berriaren saria Unai Oiartzunek irabazi du Irunero herri aldizkarian eginiko lanarengatik.