Skip to main content
bannerra

ArteKale | Antzerkia eta musika hizpide

ArteKale | Antzerkia eta musika hizpide

Estreinaldian, bi sortzaile izan ditugu aurrez aurre. Ander Ituarte musikaria eta Ander Lipus aktorea. Euskal Barrokensemble taldeak "Euskel Antiqua" diskoa kaleratu du, eta beraiekin izan gara. Igartza literatur saria jaso berri duen Kattalin Miner kazetariarekin ere hitz egin dugu. Bestalde, asteburuko agenda errepasatu dugu, hainbat ekimen azpimarratuz: Getxo Photo, Argia eguna eta Sopela KostaFest jaialdia.


Artekale

Jonebati Zabala lankideak gidatuta, kultur gaiei heldu diogu beste behin ere. Oraingoan, Beira musika taldeari elkarrizketa egiteaz gain; ZuTuberrak emankizuneko Jon Zubiaga eta Olatz Pagalday aktoreekin hitz egin dugu; Bilboko Berlagun ekimenean egon gara eta HatortxuRock jaialdiaren edizio berriari gainbegirada bota diogu. Horrekin batera, agenda eta zinea.


Artekale

Durangoko artisau azoka den Euskal denda eta Lyceum Club-en inguruan aritu gara. Atal honetan, Jonebati Zabalaren eskutik.

Sarri, kultura eta kirola ez dira elkar ulertu. Ustez, bizkarra emanda bizi izan diren bi diziplina dira. Baina, uste baino gehiagotan, elementu inspiratzaileak izan dira, banaezinak. Herri kulturaren ezinbesteko zutabe bat osatuz. Athletic Fundazioak antolatutako Letrak eta Futbola ziklora hurbildu eta Bilbao Mendi Film Festival ezagutuko ditugu.


Artekale

Abenduaren 6tik 10era bitartean, euskal kulturak ezinbesteko hitzordua izango du Durangoko Landakon. 200 berrikuntza eta 400 kultur jarduera izango ditugu aurten "sormenaren lurraldea" lemapean. Jonebati Zabala lankideak zehaztasun guztiak ekarri dizkigu, asteko zine eta musika agendarekin batera.


Kultura

Boxeoa izango dugu hizpide. Izan ere, Iñaki Mendizabalen "BOX" liburuaz arituko gara. Boxeoan hasi eta batera esnatu zen bere kontzientzia fotografikoa, eta azken urteotan ateratako hainbat argazki bildu ditu bertan. Gainera, Artxipielagoa ikuskizuna ere ezagutuko dugu. Herri kantak eta abesteko tradizioa berreskuratzeko sortutako proiektua. Saioa borobiltzeko, astebururako zenbait proposamen ere badakartzagu, kultura agenda eta zinema estreinaldiekin.