Skip to main content
bannerra

Ibilean | Zalla, Oñati eta Etxabarri herrietan barrena

Ibilean | Zalla, Oñati eta Etxabarri herrietan barrena

Atal honetan, Zalla, Etxebarri eta Oñatiko paisaiak eta ondarea ezagutu ditugu. Mendietatik ibili gara eta baita kaleetan zehar ere. Zer da bisitariak herri hauetan aurkituko duena? Programan deskubrituko dituzue.


Ibilean

Gure geografia ezagutzeko beste aukera bat. Kasu honetan, orografia, estetika eta izaera oso ezberdinak dituzten hiru eremura hurbildu gara. Barnekaldean, Arrieta; Kostan, Hondarribia eta hirigunean, Etxebarri.


Ibilean

Gerediaga Elkartearekin izan gara azken Ibilean saioan. Beraien eskuetatik, Durangaldeko iragan historikoaren berri izan dugu, baita eskualdeak beste garai batean izan zuen antolaketa sozial eta politikoa ezagutu.


Ibilean

Gaurko Ibilean saioan Usurbilen izan da Hamaika Telebista. 

Uxoa Zumetak eta Jose Luis Zumeta aitak duten estudioko ateak ireki dituzte, euren lantokia, sormen prozesua eta lan bukatuak ikusi daitezke bertan.

Hauek eta askoz gehiago Usurbilen grabatutako Ibilean saioan.


Ibilean

Gorka Izagirre txakolinaren ekoizpenaren pauso guztiak ezagutu ditugu Larrabetzun. Astoreka auzoan duten mahastia erakutsi digute, txakolina ekoizteko erabiltzen dituzten barietate autoktonoak hazten dira bertan. Upategian ere izan gara, ardogintza prozesuaren azken pausoak ikusteko.