Skip to main content
bannerra

IDEMtitateak / Genero rolak gaztetxe eta gune autogestionatuetan

IDEMtitateak / Genero rolak gaztetxe eta gune autogestionatuetan

Gaztetxe eta gune autogestionatuak, espazio libreak dira, baina gizartean txertatuta egonda, rol banaketa gainditzea lortzen al da? Pili Alvarez soziologoak ikerketa egin du eta Miren Aranguren Putzuzulo gaztetxeko eta Bilgune Feministako kideak ere bere analisia konpartitu du gurekin, baita Iruñeko Gaztetxeko kide diren Itsaso Agirre eta Saioa Lekunberrik ere.


IDEMtitateak

Kartzelan ematen diren harreman pertsonal zein sexualak, kanpoan dagoen bikoteari ezartzen zaizkion rolak, emakume presoen estigmatizazio bikoitza, guraso izatearena kartzelan, kartzelen arkitektura androzentrikoa eta beste izango dugu hizpide. Aipaturiko gaiez hitz egingo dugu Oihana Etxebarrieta, Edurne Bengoetxea eta Maria Ruiz emakumeekin.


Politika

Emakumeek politikagintzan izan dituzten eta oraindik ere bizi dituzten arazoen inguruan aritu gara bost politikarirekin. Itxaso Atutxa (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (Ezker Abertzalea), Ainhoa Aznarez (Podemos), Josune Ariztondo (EAJ) eta Uxue Barkos (Geroa Bai) elkarrizketatu ditugu. Familiak, herriko giroak eta ikasketek nola baldintzatu dieten ezagutu nahi izan dugu.


IDEMtitateak

Erabakitzeko eskubideaz eta Euskal Estatuaren sorreraz hainbeste hitz egiten den une honetan, hitz egin al da estatu berri horretan, emakume eta gizonek izan luketen tokiaz? Ezberdintasunean oinarritutako genero-sistemari aurre egingo al dio Euskal Estatuak? Ezer gutxi hitz egin da honi buruz, baina, ba al dago, Euskal Estatua eraikitzerik, feminismotik landu gabe? Jule Goikoetxeak, Idurre Eskisabelek eta Saioa Iraolak hausnartu dute horretaz


IDEMtitateak

Aisia da oraindik ere, askoren ustez, emakumeari zeharka bada ere mugatzen zaion eremua. Hain zuzen ere, kirola. Zergaitik daude emakume ugari kiroldegietan baina ez ordea tradizioz "gizonenak" izan diren beste kirol batzuetan? Nolako oztopoak bizi dituzte? Galdera hauei erantzuna ematen saiatu gara.