Skip to main content
bannerra

Euskaldunako emakumeen borroka gogoratuz

Euskaldunako emakumeen borroka gogoratuz

Euskalduna ontziolaren gatazkan emakumeek aurrera eraman zuten borroka jasotzen du "Nosotras, mujeres de Euskalduna" dokumentalak. Larraitz Zuazo zuzendariaren eskutik, 80ko hamarkadan jazotako gertakari horiek protestetan egondako emakumeen ikuspuntutik biziko ditugu. Zinema dokumentalaren eta film laburren Zinebi jaialdiaren 58. edizioaren baitan emitituko da lana azaroaren 19an eta Arriaga antzokian azaroaren 26an.


 
bannerra

bannerra