Skip to main content
bannerra

Ertzak / Okupazioa, tresna edo helburu?

Ertzak / Okupazioa, tresna edo helburu?

Okupazio eredu ezberdinak aztertu ditugu, okupazioa ulertzeko eta gauzatzeko eredu ezberdinak daudelako Euskal Herrian. Gernikako Astra, Donostiako Kortxoenea eta Gasteizko Errekaleor Auzoa eta Iruñeko Errotxapea gaztetxea ezagutu ditugu.


Gizartea

Langile borroka desegin al da? Saio honetan, langile kontzientzia eta nortasuna nondik datozen eta orduko elkartasuna berreskuratzea posible ote den erantzuten saiatu gara. Nerea Perez historialaria eta Eli Zugaza Euskalduna ontziolako borrokan parte hartu zuen emakumea izan ditugu gonbidatuak.


Ertzak

Genero indarkeriaz mintzo garenean, gehienetan sexu erasoak etortzen zaizkigu burura; gorputzak, gazte gorputzak. Baina genero indarkeriak ez dauka adinik. Zahartzaroan emakumeak jasaten dituzten erasoez jardun dugu Ertzak saioan Lurdes Rodrigez (GITE-IPES), Amaia Herrero (Berdintasun teknikaria) eta Txus Andresekin (pentsionistak martxan).


Ertzak

Geroz eta bullying kasu gehiago daude. Arreta berezia jarri nahi izan diogu "cyberbullying" deitzen zaionari. Nola detektatu eta saihestu daiteke? Hiru aditurengana jo dugu gaian sakontzeko: Julen Linazasoro, Ageda Laraudogoitia (Kiva programa) eta Aritz Anasagasti (Emotional Network).


Ertzak

Egia, justizia, erreparazioa, etengabe entzuten ditugun hitzak; baina oraindik lehen fasean gaude? Genero ikuspuntutik nolako memoria egin dugu? Eta bake bidean zein ispilu eduki ditu Euskal Herriak? Horri buruz aritu gara, Amaia Alvarez (kazetaria), Iñaki Egaña (historialaria) eta Julia Mongerekin (Intxorta 1937).