Skip to main content
bannerra

Euskotrenek laugarren zonaldetik atera ditu Berriz eta Zaldibar

Euskotrenek laugarren zonaldetik atera ditu Berriz eta Zaldibar

Urtebete da Euskotrenek zonifikazio aldaketa egin zuela, Berriz eta Zaldibar laugarren zonaldetik bosgarrenera pasatuz. Horrek bi herrietako erabiltzaileei Durangaldeko gainontzeko herritarrek baino gehiago ordaindu behar izatea ekarri zien. Udalarene ta herritarren mobilizazioek berriro ere ohiko zonaldera itzultzea ekarri zuen. Martxoan Euskotrenek zonifiakzio berria onartu eta berriro ere laugarren zonaldetik atera ditu bi herriak. 


Elkarrizketak

Honakoan saio monografikoa izango dugu MusikaZuzenean Telebistan!
Abenduaren 16an ospatu zen BideHuts gaua izango dugu ardatz nagusi, "Mirailak" (gure arteko begirada zehazkakoak) disko bilduma aitzaki hartuta.
Elkarrizketak eta zuzeneko irudiak bildu ditugu ordu erdiko saio ederrean.

Honatx menua: Anari, Audience, Joseba Irazoki, Lisabö, Mursego,  Nire, Sacco, Jupiter Jon, eta Inoren Ero Ni


Elkarrizketak

Durangaldeko eskoletan bertoko eta sasoiko produktuak kontsumitu nahi dituzte. Berton Bertoko proiektuak jantokiaren izaera aldatu nahi du. 


Elkarrizketak

Euskal eskola publikoaren jaiak aniztasuna aldarrikatu nahi du, eta aurtengo leloa "Josi ta josi" da. Umeek aniztasun hori ezagutu behar dute, batez ere, euren auzoan egoera hori ematen bada, Gasteizko Zabalganan bezala.


Elkarrizketak

Albaitari honek proiektu berritzaile bat dauka esku artean. Bada, ume txikien irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, txakurrak erabiltzen ditu motibazio gisa.