Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

'Beti bezperako koplak', makilakadak indarkeriari

'Beti bezperako koplak', makilakadak indarkeriari

Maialen Lujanbiok indarkeria matxistari idatzitako hitzei irudiak jarri dizkie Ageda kopla taldeak. EHUko Arte Ederren fakultateko irakasle, ikasle eta ikasle ohi batzuk osatzen duten taldeak sortu du 'Beti bezperako koplak' animaziozko film laburra. Nazioarteko hainbat film jaialditan izan da eta baita sariak eskuratu ere.


Kultura

Astebururako planik gabe zaudela? Hainbat zinema estreinaldi eta kultur proposamen aukeratu ditugu zuentzat: musika, antzerkia, dokumentalak, Korrika kulturaleko ekitaldiak... Ez duzu aspertzeko betarik izango!


Kultura

Gaurkoan ere baduzue zer aukeratu: zinema estreinaldiak, kontzertuak, musika... Zenbait proposamen aukeratu ditugu zuentzat. Asteburu on!


Musika

Kamaleonikoa da, eroa, harrigarria... Yogurinha Borova etorri zaigu bisitan asteon ArteKalen. 'Poliamor' disko berria aurkeztu digu eta bere ibilbideaz, abesti berriez eta beste hainbat kontutaz aritu gara solasean berarekin barre artean.


Kultura

Udaberrian sartu berri, tenperatura igoko digu gure lehen gonbidatuak. Yogurinha Borova izan dugu bisitan, 'Poliamor' disko berria aurkezteko eta beste hainbat kontu kontatzeko. 'Beti bezperako koplak' film laburra ere ezagutu dugu, Maialen Lujanbiok indarkeria matxistari idatzitako hitzetan oinarritutakoa da hori. Zelan ez, asteburuko zinema estreinaldiak eta kultur proposamenak ere ez dira falta ArteKale saio honetan. On egin!