Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

ETA armagabetu egin da

ETA armagabetu egin da

Egun historikoa Baionan, ETAren armagabetzea bururaino eramanda.Milaka pertsonen babesarekin, ekitaldia egin dute Baionan.Aurretik, Bakearen Artisauek, Nazioarteko Bitartekarien laguntzarekin, armategien koordenadak Frantziako gobernuaren esku utzi zituzten.Hala ere, Bakearen Artisauek nabarmendu bezala "hau ez da amaiera".Hamaika Telebistak zuzenean eskaini zuen egunak emandako guztia.


Kirola

Aste-barruan jokatutako jardunaldian, euskal taldeek emaitza txarrak pilatu dituzte. Gizonezkoen lehen mailan aritzen direnek porrotak jaso dituzte eta Osasuna Kopatik at geratu da. Hortaz gain, arrauna, eskubaloia, belar hockey-a eta patinaia izan ditugu hizpide asteko kirol errepasoan.


Gurean Gaur

Enkarterriko egoeraz hitz egiteko eskualdeko alkateekin bildu da Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. 2018an martxan jartzeko suspertze plana onartu dute bileran. Bitartean, CEL Taldeko langileek elkarretaratzea egin dute Foru Jauregiaren aurrean. Aldundiari irtenbideak galdegin dizkiote, enpresaren bideragarritasuna defendatuz.

Eta nazioarteari begira, mobilizazio iraunkorrerako deia egin diete Kataluniako eragile independentistek herritarrei. Gau osoan izan dira manifestariak Ranbletan, eta 07:15ean alde egin dute azken guardia zibilek Ekonomia Kontseilaritzatik, ia 24 orduko miaketaren ostean. 

Hauek eta askoz gehiago irailaren 21eko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Milaka eta milaka pertsona atera dira kalera Kataluniako atxiloketak salatu eta independentziaren alde: Bartzelona, Girona, Reus, Banyoles, Osona, Tarragona..

Egun osoak emandakoa laburbilduta Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Guardia zibilak 14 pertsona atxilotu ditu gaur, Kataluniako Generalitat-arekin edo entitate subiranistekin lotuta. Horrekin batera, hainbat gune arakatu ditu. Egoera honi erantzun, atxilotuei elkartasuna adierazi eta urriaren 1eko herri galdeketari babesa eskaintzeko, milaka herritar kalera atera dira. Hamaika Telebistak, zuzeneko saio berezia egin du egunak emandako guztiaren laburbilduma osatuz.