Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

ArteKale | Txakur Gorria, Mikel Urdangarinen 'Margolaria' eta agenda

ArteKale | Txakur Gorria, Mikel Urdangarinen 'Margolaria' eta agenda

Ekaina hasi dugu eta beste aste batez, hemen gaude, kulturaren ertzak jorratzeko asmoz. Txakur Gorria sormen kolektiboa ezagutu dugu, Nerea Ibarzabal, Mariñe Arbeo eta Malen Amenabarren eskutik. Gainera, Mikel Urdangarinek bere disko berria aurkeztu digu, 'Margolaria' izenekoa. Balentziaga museoko erakusketa berria eta asteburuko agenda ere bai. On egin!


Artekale

Asteko errepaso kulturala Artekale saioan. Besteak beste, Bertso Txapelketa Nagusiko final laurdenak edo urriaren 15ean Lesakan egitekoa den Nafarroa Oinez jaiaren ingurukoak aztertu ditugu. Horrekin batera, agenda eta zine estreinaldiak ere aintzat hartu ditugu.


Artekale

“Hamabi oren bakearen alde” dinamika antolatu zuten irailaren 30ean Luhuson. Dantzariak, bertsolariak, musika eta bestelako ekimenak ikusi ahal izan genituen bertan. Horren gain, aurrera darrai Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak, eta Zallan eta Zumaian izango dira final laurdenak aste honetan.

Fashion Kultur Bilbao moda ekimena, Patxuko Niceren lan berria eta veste hainbat albisteren inguruan ere aritu gara ArteKale saioko atal berrian. Amaitzeko, asteburuko agenda kulturala eta zinema, estreinaldiak bildu ditugu gozatu! 


Artekale

"Sitio distinto" izeneko dokumentaleko hainbat parte hartzailerekin izan gara ArteKale saioko atal berrian. Irailaren 17an aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian, eta Galiziarren emigrazioak Euskal Herrian izandako eragina aztertzen du, gizartean dauden aurreiritziak apurtzea helburu. 

Horrez gain, Oñatiko Kilometroak jaian izan gara, Elkarrekin-Together dokumentala aztertzen, Bertha Gaztelumendi zinema zuzendariarekin eta Jon Garaño zinemagilearekin, besteak beste. 

Amaitzeko, asteburuko agenda kulturala eta zinema estreinaldiak bildu ditugu, gozatu!


Artekale

Martxan da Artekale saioaren denboraldi berria. Lehenengo atalean "Zinemakumeak Gara!" zinema erakustaldiko antolatzaileekin izan gara. Adierazi dutenez, beldurra eta fantasia izango dira 22.edizioaren gai nagusiak, orain arte ia landu ez dituzten generoak jorratzeko asmoz. 

Horrez gain, euskal komikigintzari buruzko erakustaldian izan gara, baita Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdian eta Zinema txikien Nazioarteko 8.kongresuan, besteak beste. 

Amaitzeko, asteburuko agenda kulturala eta zinema estreinaldiak bildu ditugu, gozatu!