Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Europak Espainia zigortu du Atutxa, Bilbao eta Knorr kargugabetzeagatik

Europak Espainia zigortu du Atutxa, Bilbao eta Knorr kargugabetzeagatik

Amaia Eneterreagak gidatutako albistegian, Joseba Asironen alkatetzaren bigarren urteurrena, Podemos-ek bultzatutako zentsura mozioa eta Athletic-eko jokalari den Yeray Alvarezen gaixotasuna izan ditugu hizpide.


Gurean Gaur

Euskal Herriak badu bertsolari txapeldun berria datozen lau urteetarako. Bigarren aldiz, Maialen Lujanbiok eskuratu du txapela, atzokoan Barakaldoko BEC erakustazokan jokatutako finalaren ondoren. Publikoarengana iristen asmatu zuen Lujanbiok, bertso gogoangarriak uzteaz gain, diskurtsiboki ere ekarpena eginda. Finalaren ondorengo balorazioan, lanean aritu izanak eragindako nekea eta lan horren emaitzak utzitako poza nabarmendu zituen.


Gurean Gaur

Carles Puigdemont presidentearen eta harekin batera Bruselan diren lau kontseilari kargugabetuen kontrako estradizio auzia behin betiko itxi du gaur Belgikako Justiziak. Espainiak berak egin zuen eskaera, eta horri jarraiki hartu du erabakia Belgikako instrukzio epaileak.

Bien bitartean, Joaquim Forn Generalitateko Barne kontseilariak, Jordi Sanchez ANCko presidenteak eta Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak Auzitegi Gorenean deklaratuko dute berriz ere, urtarrilaren 11n. Beste behin deklaratzeko aukera galdegin zuten hiru auzipetuek, eta Pablo Llarena epaileak onartu egin du eskaria. Abenduaren 21eko hauteskundeetarako hautagai dira Forn eta Sanchez. Biak Junts per Catalunyaren zerrendan aurkeztu dira. Hori dela eta, Sanchezek aske uzteko baimena galdegin zion Gorenari, hauteskunde kanpainan parte hartu ahal izateko, baina Llarenak aukera hori ukatu dio. Bozetarako astebete falta denean, ERCk iragarri du Estremerako espetxe aurrean egingo duela kanpaina amaierako ekitaldia. Hilaren 19an, datorren asteartean, amaituko da Kataluniako Parlamentuko bozetarako kanpaina. Bertan baitago preso Oriol Junqueras zerrendaburua azaroan 2az geroztik.


Gurean Gaur

Ipar Euskal Herriko ordezkariek baikor baloratu dute atzo ETA erakundeak 2010ean Nerin jendarmea hil izana “zinez sentitzen duela” adierazi izana. Hura hiltzeaz akusatuta, Parisen epaitzen ari ziren lau lagunek "doluminak" eman zizkioten familiari, ETAren izenean irakurritako agirian.


Gurean Gaur

Kataluniako hauteskundeetarako atzera kontua martxan da: bederatzi egun baino ez dira falta, abenduaren 21ean izango baitira. Inkesten emaitzen bistan ere, ziurtasun gutxi dago emaitzei buruz, salbuespenezko hauteskundeak baitira. Egoera hobeto ulertze aldera, Ferran Requejo analista eta Junts Per Catalunyako hautagaiarekin egon da Saioa Baleztena.