Skip to main content
Nahieran Ikusteko.tv

ArteKale | Mursegoren '%100 Oion' eta Tanger Dream argazki liburua

ArteKale | Mursegoren '%100 Oion' eta Tanger Dream argazki liburua

Egunak joan eta egunak etorri, ikasturte amaieran gaude jada, eta ArteKaleren denboraldiari agur esateko momentua heldu da. Saio honetan ere, kultur proiektu interesgarrien bozgorailu izan nahi dugu. Arabatik etorrita, Oiongo herritarrek eta Mursego musikariak "%100 Oion" lana sortu dute, etorkinen inguruko estereotipoen aurka. Gainera, Txelu Angoitia argazkilariarekin iere izan gara, Tanger Dream liburuari buruz solasean. Beste hainbat gai eta asteburuko agenda gaurko ArteKale saioan. On egin!


Artekale

Euskal literaturako ikurretako bat den Martin Zalakain abenturazalearen istorioa dantza bidez moldatu du Artedrama konpainiak. Jose Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Harkaitz Canoren hitzak eta Ander Lipusen antzerkia batuz.


Artekale

Azaroaren 3a eta 5a bitartean, Getxon Komiki eta Manga Azoka burutu da. Bertan, Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bildu dira.


Artekale

Aste honetako Artekale saioan, Jonebati Zabalaren eskutik Kultur Aire jaialdia izango dugu hizpide. Azaroaren 8 eta 9an, Galiza, Portugal, Korsika eta Euskal Herriko artista eta taldeak izango ditugu oholtzan. Horrekin batera, Marian Gerrikabeitiak zahartzaroari buruz egindako "Nora goaz?" dokumentala ezagutzeko beta izan dugu.


Artekale

"Euskal musikaren benetako istorioa" ezagutuko dugu gaur. Izan ere, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreekin izan gara eta euren azken lanaren xehetasun guztiak eman dizkigute. Asteon ere hainbat kultur eduki landuko ditugu, eta borobiltzeko zinema estreinaldiak eta asteburuko agenda.