Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Gurean Gaur: Uztailak 3 sarrera

Gurean Gaur: Uztailak 3 sarrera

Hiru egun besterik ez dira falta San Ferminak hasteko! Asteburuan egin ez dena, bestalde, Euskal Herria Zuzenean festibala izan da, baina hamaika festibal txiki egin dira Euskal Herriko hainbat tokitan. 


Gurean Gaur

Guardia zibilak 14 pertsona atxilotu ditu gaur, Kataluniako Generalitat-arekin edo entitate subiranistekin lotuta. Horrekin batera, hainbat gune arakatu ditu. Egoera honi erantzun, atxilotuei elkartasuna adierazi eta urriaren 1eko herri galdeketari babesa eskaintzeko, milaka herritar kalera atera dira. Hamaika Telebistak, zuzeneko saio berezia egin du egunak emandako guztiaren laburbilduma osatuz.


Gurean Gaur

Urriaren 1eko Kataluniako erreferenduma oztopatzeko neurriak hartzen jarraitzen du Madrilek. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kataliuniako kontuen kudeaketa bere gain hartu ondoren, gaur Gironako mezularitz enpresa bat ikertzeari ekin dio Guardia Zibilak, Carles Puigdemont Kataluniako presidentea hango alkate zeneko iruzur kasu bategatik.

Hau eta askoz gehiago irailaren 19ko Gurean Gaur albistegian.


Politika

GARA egunkariari bidalitako gutunean, erakunde armatuak azaldu duenez, eztabaida hau atzeratzearen arrazoia "Ezker Abertzalearen baitan abian zeuden beste debate batzuk ez oztopatzea" izan da. Bestalde, Katalunian, aurrera jarraitzen du independentziaren aldekoen kanpainak nahiz eta Guardia Zibilak propagandarako material ugari atzeman duen.


Politika

32.000 lagun bildu dira Bilbon Gure Esku Dagok deitutako manifestazioan. Gehiengo politiko, sindikal eta sozialaren babesarekin, parte hartzaileek elkartasuna eta atxikimendua eskaini diote Kataluniako herriari eta bere erakundeei. Horrekin batera, Euskal Herrian ere, erabakitzeko eskubidea eta ariketa demokratikoak gauzatzearen beharra adierazi dute.