Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur Uda: Uztailak 5

Gurean Gaur Uda: Uztailak 5

Gero eta gutxiago falta da San Ferminei hasiera emango dien txupinazoa botatzeko. Dagoeneko hainbat izan dira aldarrikapenak; animalisten ekimena izan da Iruñeko udal plazan, eta feministek kaleak hartu dituzte eraso matxistei aurre egiteko dei eginez. 

Jaiak alde batera utzita, Euskal Herrian lehen aldiz, bat egin dute sindikatu guztiek, eta gaixo dauden presoak askatzeko irizpideak aldatzeko eskatu diote Espainiako Ministeritzari. 

Horrez gain, ez da Abiadura Handiko Trenik izango momentuz Baiona eta Bordele artean. Emmanuel Macron Frantziako presidentearen hitzetan: "Proiektua garestiegia da, eta lehentasunak markatu beharra dago". 

Eta kirolei dagokienez, Peter Sagan kanporatu du zuzendaritzak tourretik, Mark Cavendish lurrera botatzeagatik. Helmugako marratik 50 metrora zeuden Saganek ukondoarekin eman dionean Cavendishi, esprinterrak ziztu bizian zihoazela. 


Gurean Gaur

Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak deklaratu du gaur De Miguel auziko epaiketan, eta azpimarratu du froga gisa aurkeztu diren grabazio eta mezu elektronikoek argi islatzen dutela De Miguelek gidatzen zuen ustezko sareak legez kanpoko komisioak eskatu zituela, Arabako Foru Aldundiaren kontu ofizialetatik, eta kontratu publikoen truke.


Gurean Gaur

Hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik itzultzerakoan, gizon talde armatu bat Lolita Chavez hiltzen saiatu zen. Guatemalako Kitxe herri indigenaren kontseiluko burua da. Erasoaren aurrean, mendira ihes egin zuen, eta bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte. Orain, helburu du Europan ezagutaraztea bere eta kitxe herriaren borroka, eta Euskal Herrian dago asteotan.


Gurean Gaur

EAEko kontzertu ekonomikoaren eta Nafarroako itun ekonomikoarekin berritzea, abiadura handiko trenak bi esparru administratiboak lotzea ekarriko duen akordioa, eta euskal presoen espetxe politika aldatzeari buruz duten ikuspegia azpimarratu dituzte. Bilkura Iruñean egin dute eta positiboki baloratu dute bi ordezkariek. Kartzela politikaz Mendiak adierazi du, Espainiako administrazioak era inteligentean jokatu beharko duela egoera aprobetxatu eta presoak hurbiltzeko bidea hasteko


Gurean Gaur

Euskal Herriko ordezkaritza ere bertan izanen da. Besteren artean, Nafarroak Donejakue bidea indartzeko nahia agertu du  eta horrekin batera gaztelu eta gotorlekuen ibilbidea aurkeztu dute. Jaurlaritzak ere turismo jasangarri, berritzaile eta lehiakorraren aldeko apustua eginen duela adierazi du. Fitur azoka igandera bitarte izango da Madrilen.