Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

EHZ jaialdiaren aldeko elkartasun ekimena egin dute Biba kulturgunean

EHZ jaialdiaren aldeko elkartasun ekimena egin dute Biba kulturgunean

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren aldeko elkartasun ekimena egin dute Bilboko Biba! kulturgunean, "elkartasun erauntsia" lelopean. Hainbat musikari izan dira bertan, besteak beste, Zea Mays takdeko Aiora eta Piti, Josu Bergara, Yogurinha Boroxa, D'capricho, Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta, eta abar. 

Euskal Herria Zuzenean jaialdia uztailaren 1etik 3ra ospatzekoa zen, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi behar izan zuten antolatzaileek. 


Politika

Kataluniako Diada eguna jarraitu dugu Bartzelonatik zuzenean. Bideo honetan bildu ditugu eguneko irudirik ikusgarrienak.

 


Politika

Zuzeneko jarraipena eskainiko diogu kataluniako Diada egunari. Hementxe goizeko 11:30etan emititu duguna.

Azken orduko albisteak emango ditugu 9:30ean, 11:30ean eta 13:00ean, eta zuzeneko saioa egingo dugu 14:30etatik aurrera #LaDiadaDelSi ekitaldian. 


Jaiak

Berriozarreko jaietan izan da Hamaika Telebista! Txupinazioa, erraldoiak, Zulo Alai Elkartearen egitaraua, peñen arteko txapelketa eta askoz gehiago!


Politika

Kataluniako erreferendumaren aldeko ekitaldia ospatu dute irailaren 2an Bilboko Kafe Antzokian. Zelai Nikolas (Gure Esku Dago), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Joseba Egibar (EAJ-PNV), Jordi Sànchez (ANC), Joan Tardà (ERC) eta Jordi Turull (Generalitat de Catalunya) izan dira hizlariak.