Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

ElkarRekin / Lan aukerak eta suhiltzaileak

ElkarRekin / Lan aukerak eta suhiltzaileak

Ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu GUREAK euskal enpresa-taldeak. Barrura sartuko gara gaur.

Gaurko bigarren erreportajean, suhiltzaileen lana barrutik ezagutzeko aukera izango dugu., Berako suhiltzaile boluntarioak dira Jesus Aguirre eta Juan Ramon Pikabea. Haiei esker euren lanaren sekreto guztiak jakingo ditugu.


ELKARREKIN

Nafarroako museoan izan gara lehenengo erreportajean, Maria Luisa Salaberria boluntario kulturalarekin. Ondarearen eta kulturaren jakintzaren partekatzekatzearen alde lan egiten duen egitasmoa ezagutu dugu bere eskutik. 

Bigarren erreportajean, Chernobilgo hondamendiak utzitako zama arintzeko egitasmo bat ere ezagutu dugu. Peio Izkoren familiak harrera egiten dio urtero Ukraniako haur bati, haiekin bildu gara esperientziaren berri izateko. 


ELKARREKIN

Aranzadi Elkarteko Martin Aiestaranekin ezagutu ditugu Irulegiko Gazteluan egin dituzten lanak. Bigarren erreportajean, aldiz, esklerosi anizkoitzaren inguruan arituko gara, Nafarroako Ademna elkartearekin, Estitxu Garzia fisioterapeutaren eskutik. 


ELKARREKIN

Greenpeace erakundeak Nafarroan duen taldea ezagutu dugu, Ana Malon kidearen eskutik. Hegoak elkartearekin izan gara ondoren, drogen fenomenoaren arrisku murrizketa lantzen duena.


ELKARREKIN

Lehenengo erreportajean, Sofia Fenoll  eta Amaia Barbero ezagutuko ditugu. Adano Minbizia duten Haurren laguntzarako Nafarroako elkarteko kideak dira, eta halako esperientzia bat gertutik ezagutzkeo aukera emanen digute.
 
Dantzan jarriko gara ondoren, Motxila 21 egitasmoarekin. Taldeko kide eta boluntarioak diren Mikel Barrenetxea eta Andoni Zilbeti hurbilduko zaizkigu kamera aurrera beraien taldea ezagutarazteko.