Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Musika Zuzenean: Uztailaren 20ko saio osoa

Musika Zuzenean: Uztailaren 20ko saio osoa

Sofa taldearekin eta Iker martinez musikariarekin izan da Hamaika Telebista uztailaren 20ko saioan. 

 


Musika Zuzenean

Ibiltari gatoz MusikaZuzenean saioaren atal berri honetan!
 
Bilboko Power Records dendan izan gara Abereh egitasmoa ezagutzen. Leitzan, berriz, Katez taldearen entsegu lokalean egin dugu hitzordua. Honekin guztiarekin batera, albisteak eta asteburuko musika agenda txikia!


Musika Zuzenean

Musika Zuzenean telebista saioaren atal berria kolorez jantzita dator gaurkoan ere!

Glaukoma taldearekin izan gara Tolosako Bonberenean, eta beraiekin luze eta zabal solastu gara "Kalima" disko berriaz. Hitz Bitan saileko protagonista Iñigo Etxarri izan da, Liher, Anai Arrebak eta Naiz Roxa taldeetako gitarra-jotzailea. Honekin batera, albiste laburrak eta asteburuko kontzertu agenda osatu ditugu. 


Musika Zuzenean

Koldo Otamendik gidatzen duen Musika Zuzenean saioaren zazpigarren atalan. Glaukoma taldeko kideekin egoteko aukera izan dugu, kaleratu berri duten "Kalima" diskaren inguruan aritzeko. Hitz Bitan saileko protagonista Iñigo Etxarri izan da, Liher, Anai Arrebak eta Naiz Roxa taldeetako gitarra-jotzailea. Honekin batera, albiste laburrak eta asteburuko kontzertu agenda.


Musika Zuzenean

MusikaZuzenean Telebista saioaren berria interesgarri dator oraingoan ere: Kaskezur taldearekin izan gara, "Azpisugeak" disko berriaren inguruan solasten. Hitz Bitan sailean, Olatz Salvador izan da gonbidatua, bakarlaria eta Skakeitan taldeko kidea. Efemeride atalean Mikel Errazkin ekarri dugu gogora, bere heriotzetik 9 urte bete diren honetan. Eta albisteak ere baditugu aste honetan: Ze Esatek!, Berri Txarrak, Egubakoitzak kartzelan, Askerock jaialdia..