Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Errekaleorrek lortu du energia burujabetzaren proiektua aurrera eramateko behar zuen dirua

Errekaleorrek lortu du energia burujabetzaren proiektua aurrera eramateko behar zuen dirua

Jarritako epea baino bi egun lehenago bildu dute dirua. Guztira 100 mila euro behar zituzten, auzoan 500 eguzki plaka inguru instalatzeko. Azaldu dutenez, Euskal Herriko "uharte energetikorik handiena" bihurtu nahi dute Errekaleor. Behin dirua lortuta, plaken instalazio kolektiboa egingo dute, "inorenganako menpekotasunik ez izateko".


Bereziak

Abeltzain eta nekazari azoka ospatu dute urriaren 15ean Loiun. Bertan izan da Hamaika Telebista: fanfarria, bizkaiko txakolinaren dastaketa, herri kirolak.. eta askoz gehiago!


Bereziak

Uxarte baserriko lursailetatik jasotako sagarrak batu eta aukeratu ostean, txikitu eta sagardo bihurtzen dituzte Uxarte Sagardotegian. Sagardo hori bera da, hain zuzen, bertan dastatu daitekeena, asteburuetan, eta gainerako egunetan enkarguz. Ikusi bideoan sagardoaren elaborazio-prozesua.


Kultura

Nafarroa Oinez Ikastolen jaia ospatu zuten urriaren 15ean Lesakan. Bertan izan da Hamaika Telebista!