Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

ZOKORRIZTA 03 LL & MM: Lekeitiotik Lakuntzara, Martxa eta Musika

ZOKORRIZTA 03 LL & MM: Lekeitiotik Lakuntzara, Martxa eta Musika

Lekeitiora egun pasa joan, eta Zokorriztak egun batzuetarako egitaraua aldaraziko dion plana aurkituko du. Elkartasun eta aldarrikapen itsasoan zanbulla egin eta Lakuntzaraino iritsiko da. Bertan hatortxu Rock-en musika eta bestelakoen artean, lagun bitxi bat egingo du: krokodilo bat!


Zokorrizta

Hara, hara! Non ibili da Eñaut Gantxegi gure #Zokorrizta maitea? Pariseko Montparnasseko geltokian, larunbatean presoen eskubideen aldeko manifestazioaren hasieran Euskal Herritik joandako milaka lagunen topagunean


Zokorrizta

Espetxeetako martxan izan da ZokorriZta. Martxalariak dauden Vitry-sur-Seineko kiroldegitik Reau-ko espetxeraino frexkura eta elkartasun artean.


Zokorrizta

Eñaut Gantxegi gure Zokorriztak Parisen jarraitzen du, hiria ezagutu ostean, Frantziako Asanblada Nazionalera jo du. Bertan, Ipar Euskal Herriko ordezkariek presoen auzia konponbidean jartzeko eskatuz agerraldi bateratua eskaini zuten Bake Bidearekin batera. Bertan, besteak beste, Frederic Espagnac PSF-ko kidearekin hitz egiteko aukera izan zuen. Eta nola ez, larunbateko manifestazioan izango da.


Zokorrizta

Udatik bueltan, hitzordu berezia hautatu du gure Zokorrizta partikularrak itzultzeko. Abenduaren 9an, Parisen egitekoa den euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa hain zuzen ere. Zokorrizta Argiaren Hirira iritsi da eta bertan bizi den giroa arnastu nahi izan du, tartean Lucio Urtubia eta Frederic Espagnac senatariarekin egon da.