Skip to main content
Nahieran Ikusteko.tv

Musika Zuzenean 9. saioa : Kaskezur taldea eta Olatz Salvador

Musika Zuzenean 9. saioa : Kaskezur taldea eta Olatz Salvador

MusikaZuzenean Telebista saioaren berria interesgarri dator oraingoan ere: Kaskezur taldearekin izan gara, "Azpisugeak" disko berriaren inguruan solasten. Hitz Bitan sailean, Olatz Salvador izan da gonbidatua, bakarlaria eta Skakeitan taldeko kidea. Efemeride atalean Mikel Errazkin ekarri dugu gogora, bere heriotzetik 9 urte bete diren honetan. Eta albisteak ere baditugu aste honetan: Ze Esatek!, Berri Txarrak, Egubakoitzak kartzelan, Askerock jaialdia..


Musika Zuzenean

Koldo Otamendik gidatutako atal berri honetan, Urbon Kings, Guilty Brigade eta Liot taldeak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Horrekin batera, astero legez, agendaren berri izan duzue baita.


Musika Zuzenean

Gasteizen izan gara Libe taldearekin argitaratu berri duten "Ilargia erori da" (Bonberenea Ekintzak zigilua) disko berriko kantuak ezagutzen. Datozen egunetan aurkeztuko dute bigarren lana Tolosan, Elorrion, Gasteizen eta Arrasaten. Entsegu lokalean zuzenekoa prestatzen ari zirela elkartu gara taldearekin. Honekin guztiarekin batera, albisteak eta asteburuko kontzertu agenda txikia.


Musika

Arnas luzeko taldea da PI LT, bizkaitarrak geldialdi luzearen ondoren itzuli dira aurten, betiko soinu indartsuekin. Bestalde, Eneritz Furiyak-ekin egoteko aukera izan dugu baita. Hauek eta beste hainbat, Musika Zuzenean saioan.


Musika Zuzenean

Musika Zuzenean saioko azken atalean Kortatu taldearen "Azken guda Dantza" ekarri dugu gurera disko mitikoa grabatu zela 29 urte bete diren honetan. Horrez gain, Xabi San Sebastian abeslariarekin Katakrak gunean egin dugu hitzordua argitaratu berri duen "zuhaitzak ez du beldurrik" diskoa besapean. Hitz Bitan ataleko protagonista Jon Basaguren izan da, Izaki Gardenak taldeko abeslaria. Amaitzeko, Trini Fox talde gaztearekin izan gara kaleratu berri duten "Letaginak" diskoa ezagutzeko. Honekin guztiarekin batera, albisteak eta asteburuko musika agenda txikia.