Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur: Katalunia aste erabakiorran sartu da

Gurean Gaur: Katalunia aste erabakiorran sartu da

Atzera kontua hasi da, urriaren 1ean Katalunian egitekoa den herri galdeketa gero eta gertuago dago. Gaurkoan, Josep Lluis Trapero Mossos D'Escuadra-ko burua ez da polizia ezberdinen koordinazio bilkurara joan eta haren ordez beste kide bat bidali du. EAJ-k, Alderdi Egunaren baitan, bere intermediaziorako gaitasuna azpimarratu du. Euskal politikagintzan, Arkaitz Rodriguez izendatu dute Sortuko buru berri bezala.


Gurean Gaur

Hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik itzultzerakoan, gizon talde armatu bat Lolita Chavez hiltzen saiatu zen. Guatemalako Kitxe herri indigenaren kontseiluko burua da. Erasoaren aurrean, mendira ihes egin zuen, eta bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte. Orain, helburu du Europan ezagutaraztea bere eta kitxe herriaren borroka, eta Euskal Herrian dago asteotan.


Gurean Gaur

EAEko kontzertu ekonomikoaren eta Nafarroako itun ekonomikoarekin berritzea, abiadura handiko trenak bi esparru administratiboak lotzea ekarriko duen akordioa, eta euskal presoen espetxe politika aldatzeari buruz duten ikuspegia azpimarratu dituzte. Bilkura Iruñean egin dute eta positiboki baloratu dute bi ordezkariek. Kartzela politikaz Mendiak adierazi du, Espainiako administrazioak era inteligentean jokatu beharko duela egoera aprobetxatu eta presoak hurbiltzeko bidea hasteko


Gurean Gaur

Euskal Herriko ordezkaritza ere bertan izanen da. Besteren artean, Nafarroak Donejakue bidea indartzeko nahia agertu du  eta horrekin batera gaztelu eta gotorlekuen ibilbidea aurkeztu dute. Jaurlaritzak ere turismo jasangarri, berritzaile eta lehiakorraren aldeko apustua eginen duela adierazi du. Fitur azoka igandera bitarte izango da Madrilen.


Gurean Gaur

Nagore Vargasen istorioa kontatzen du “Jenisjoplin” nobelak. Uxue Alberdiren lan berriak Euskal Herriko azken hiru hamarkadetan barrena egiten du bidaia, hartara, garai bakoitzeko gatazka politiko eta egoera sozialak islatu ditu. Protagonistaren bitartez kolektiboa irudikatu nahi izan du Alberdik.