Skip to main content

ArteKale 36.saioa | Kultur albisteak, agenda eta zinema estreinaldiak

ArteKale 36.saioa | Kultur albisteak, agenda eta zinema estreinaldiak

"Sitio distinto" izeneko dokumentaleko hainbat parte hartzailerekin izan gara ArteKale saioko atal berrian. Irailaren 17an aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian, eta Galiziarren emigrazioak Euskal Herrian izandako eragina aztertzen du, gizartean dauden aurreiritziak apurtzea helburu. 

Horrez gain, Oñatiko Kilometroak jaian izan gara, Elkarrekin-Together dokumentala aztertzen, Bertha Gaztelumendi zinema zuzendariarekin eta Jon Garaño zinemagilearekin, besteak beste. 

Amaitzeko, asteburuko agenda kulturala eta zinema estreinaldiak bildu ditugu, gozatu!


 
bannerra

bannerra