Skip to main content
bannerra

Artekale 39.saioa: Kultur albisteak, agenda eta zinema estreinaldiak

Artekale 39.saioa: Kultur albisteak, agenda eta zinema estreinaldiak

"Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak" erakusketa inauguratu da Bilboko Azkuna Zentroan. Margaret Harrison artista britainiarraren ibilbidean murgiltzeko aukera ematen du atzera begirako honek. Azken 50 urteetan emakumeen lan eta sexu ustiapenari buruz egindako obra nabarmenak eta egungo piezak jasotzen ditu erakusketak.

Horrez gain, Bertso Txapelketa Nagusia, Durangoko Azoka, Pedro Manterola eta beste hainbat gairen inguruan ere aritu gara ArteKale saioko atal berrian. Amaitzeko, asteburuko agenda kulturala eta zinema, estreinaldiak bildu ditugu gozatu!


Artekale

Kora musika tresna afrikarraren doinuen bidez Afrikako sustraietatik Euskal Herrirako bidaia bat planteatu nahi diete entzuleei. “Maitatzea nahiago” du izena taldearen bigarren diskoak, eta proiekzioz eta dantzaz beteriko ikuskizuna prestatu dute lana jendaurrean aurkezteko.


Artekale

Jonebati Zabala lankideak gidatuta, kultur gaiei heldu diogu beste behin ere. Oraingoan, Beira musika taldeari elkarrizketa egiteaz gain; ZuTuberrak emankizuneko Jon Zubiaga eta Olatz Pagalday aktoreekin hitz egin dugu; Bilboko Berlagun ekimenean egon gara eta HatortxuRock jaialdiaren edizio berriari gainbegirada bota diogu. Horrekin batera, agenda eta zinea.


Artekale

Durangoko artisau azoka den Euskal denda eta Lyceum Club-en inguruan aritu gara. Atal honetan, Jonebati Zabalaren eskutik.

Sarri, kultura eta kirola ez dira elkar ulertu. Ustez, bizkarra emanda bizi izan diren bi diziplina dira. Baina, uste baino gehiagotan, elementu inspiratzaileak izan dira, banaezinak. Herri kulturaren ezinbesteko zutabe bat osatuz. Athletic Fundazioak antolatutako Letrak eta Futbola ziklora hurbildu eta Bilbao Mendi Film Festival ezagutuko ditugu.


Artekale

Abenduaren 6tik 10era bitartean, euskal kulturak ezinbesteko hitzordua izango du Durangoko Landakon. 200 berrikuntza eta 400 kultur jarduera izango ditugu aurten "sormenaren lurraldea" lemapean. Jonebati Zabala lankideak zehaztasun guztiak ekarri dizkigu, asteko zine eta musika agendarekin batera.