Skip to main content
bannerra

GUREAN GAUR Berezia: Manifestazio erraldoia Katalunian Jordien askatasunaren alde eta 155. artikuluaren aurka

GUREAN GAUR Berezia: Manifestazio erraldoia Katalunian Jordien askatasunaren alde eta 155. artikuluaren aurka

450000 lagun baino gehiago bildu ziren iragan den urriaren 21an Bartzelonan Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen askatasuna eskatzeko. Hortaz gain, 155. artikuluaren aplikazioaren aurkako aldarri gisa baliatu zuten mobilizazioa. Hamaika Telebistak saio berezia osatu zuen manifestazioaren irudiekin, bertatik bertara hartutako adierazpenekin eta egunak emandako guztiarekin.


Gurean Gaur

Joan den astean izan zuten abokatuek larriki gaixo dagoen euskal presoaren lekualdatzearen berri, eta gaur jakin dute orain, ordu gutxiren bueltan gertatuko dela. Euskal presoen egoerari buruzko berri gehiago ere izan dugu gaur, Frantziako Justizia ministroak argitu baitu presoen DPS estatusak kentzeak hurbilketa ahalbidetzen duela, eta halaxe egingo dutela: zuzenbide komunaren aplikatzearen alde egingo dutela.


Gurean Gaur

O`Riordanek 46 urte zituen eta bere publizitate agentziak jakinarazi duenez, bat bateko heriotza izan da. “Zombie”,  “Just My Imagination”, “Linger” edota “Dreams” kantak ditugu rock alternatiboaren ahots berezienetariko baten ikurrak.


Gurean Gaur

Nobela beltzaren inguruan askotariko ekitaldiak antolatu ohi dituzte urtarrilarekin zazpi egunez Baztanen eta aurten iganderarte iraunen du ekimenak. Iruñerrian ere, Pamplona Negra jaialdia izanen da larunbatera arte. Ekimen bitxi eta berriez gain, Paco Etxeberria gonbidatu berezia izanen da aurten.


Gurean Gaur

Azken asteotan, N-1 errepidea zeresana ematen ari da, kamioientzako abian jarritako bidesari sistemagatik. Aitzindaritzat jo du sistema Markel Olano ahaldun nagusiak, baliabideak eskuratzeaz gain, trafikoaren kontrolerako tresna berria ere badelako. Bere horretan, ordea, ez dakar berrikuntza handirik kamioientzako bidesariak. Lotuago baitago Bidegiren kudeaketa okerrak eragindako zorra kitatzeko dirua lortu beharrarekin.