Skip to main content
bannerra

Puigdemont, aske eta azaroaren 17an deklaratzera

Puigdemont, aske eta azaroaren 17an deklaratzera

Belgikako justiziak Carles Puigdemont Presidentea eta harekin dauden 4 kontseilariak aske utzi zituen bart gauean, kautelazko neurriak jarrita. Azaroaren 17an joan beharko dira berriz epailearen aurrera, eta orduan erabakiko du epaileak Auzitegi Nazionalaren euroaginduari nola erantzun.
Bestalde, gaurkoan albiste da, nazioarte mailan, ihes fiskalarekin lotutako eskandalu berri bat: “Paradise Papers” ala “Paradisuko Paperak”, argitara ekarri dituzte, eta elite ekonomiko eta politikoa zipristinduko duen informazioa aireratu.


Gurean Gaur

Joan den astean izan zuten abokatuek larriki gaixo dagoen euskal presoaren lekualdatzearen berri, eta gaur jakin dute orain, ordu gutxiren bueltan gertatuko dela. Euskal presoen egoerari buruzko berri gehiago ere izan dugu gaur, Frantziako Justizia ministroak argitu baitu presoen DPS estatusak kentzeak hurbilketa ahalbidetzen duela, eta halaxe egingo dutela: zuzenbide komunaren aplikatzearen alde egingo dutela.


Gurean Gaur

O`Riordanek 46 urte zituen eta bere publizitate agentziak jakinarazi duenez, bat bateko heriotza izan da. “Zombie”,  “Just My Imagination”, “Linger” edota “Dreams” kantak ditugu rock alternatiboaren ahots berezienetariko baten ikurrak.


Gurean Gaur

Nobela beltzaren inguruan askotariko ekitaldiak antolatu ohi dituzte urtarrilarekin zazpi egunez Baztanen eta aurten iganderarte iraunen du ekimenak. Iruñerrian ere, Pamplona Negra jaialdia izanen da larunbatera arte. Ekimen bitxi eta berriez gain, Paco Etxeberria gonbidatu berezia izanen da aurten.


Gurean Gaur

Azken asteotan, N-1 errepidea zeresana ematen ari da, kamioientzako abian jarritako bidesari sistemagatik. Aitzindaritzat jo du sistema Markel Olano ahaldun nagusiak, baliabideak eskuratzeaz gain, trafikoaren kontrolerako tresna berria ere badelako. Bere horretan, ordea, ez dakar berrikuntza handirik kamioientzako bidesariak. Lotuago baitago Bidegiren kudeaketa okerrak eragindako zorra kitatzeko dirua lortu beharrarekin.