Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

GUREAN GAUR: Julen Kaltzada euskaltzale, apaiz eta militante antifrankista gogoan

GUREAN GAUR: Julen Kaltzada euskaltzale, apaiz eta militante antifrankista gogoan

82 urterekin hil da Jun Kaltzada. Busturiarraren bizipenak ezagutzeko beste aukerarik ere baduzue: pasa den astean publikatu baitu Txalapartak Umezurtzen aberria. Autobiografia bat da, Kaltzadak iloba bati idatzitako testuekin, hainbat lagunen artean osatutakoa.


Gurean Gaur

Pako Etxeberria auzitegi medikua eta Laura Pego Zuzenbidean doktorea izan dira ikerketa buruak, eta Espainiako Poliziaren 1.792 tortura kasu, Guardia Zibilaren 1.785, eta Ertzaintzaren 336 jaso dituzte.

Euskal Herrian torturak izan duen tamainari neurria jartzeaz gain, ikerketaren emaitzek agerian utzi dute torturatzaileen inpunitatea. Aztertutako aldi osoan, alegia, 1960tik 2013ra bitartean, Auzitegi Gorenak hogei zigor epai berretsi ditu torturengatik; azkena, 1992an. Baina 1992tik, auzitegiek ez dute zigorrik jarri, eta 1984 eta 1992 artean, zigor bakarra jarri zuten. Ertzaintzak, bestalde, ez du zigorrik jaso.


Gurean Gaur

Euskal Herriak badu bertsolari txapeldun berria datozen lau urteetarako. Bigarren aldiz, Maialen Lujanbiok eskuratu du txapela, atzokoan Barakaldoko BEC erakustazokan jokatutako finalaren ondoren. Publikoarengana iristen asmatu zuen Lujanbiok, bertso gogoangarriak uzteaz gain, diskurtsiboki ere ekarpena eginda. Finalaren ondorengo balorazioan, lanean aritu izanak eragindako nekea eta lan horren emaitzak utzitako poza nabarmendu zituen.


Gurean Gaur

Carles Puigdemont presidentearen eta harekin batera Bruselan diren lau kontseilari kargugabetuen kontrako estradizio auzia behin betiko itxi du gaur Belgikako Justiziak. Espainiak berak egin zuen eskaera, eta horri jarraiki hartu du erabakia Belgikako instrukzio epaileak.

Bien bitartean, Joaquim Forn Generalitateko Barne kontseilariak, Jordi Sanchez ANCko presidenteak eta Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak Auzitegi Gorenean deklaratuko dute berriz ere, urtarrilaren 11n. Beste behin deklaratzeko aukera galdegin zuten hiru auzipetuek, eta Pablo Llarena epaileak onartu egin du eskaria. Abenduaren 21eko hauteskundeetarako hautagai dira Forn eta Sanchez. Biak Junts per Catalunyaren zerrendan aurkeztu dira. Hori dela eta, Sanchezek aske uzteko baimena galdegin zion Gorenari, hauteskunde kanpainan parte hartu ahal izateko, baina Llarenak aukera hori ukatu dio. Bozetarako astebete falta denean, ERCk iragarri du Estremerako espetxe aurrean egingo duela kanpaina amaierako ekitaldia. Hilaren 19an, datorren asteartean, amaituko da Kataluniako Parlamentuko bozetarako kanpaina. Bertan baitago preso Oriol Junqueras zerrendaburua azaroan 2az geroztik.


Gurean Gaur

Ipar Euskal Herriko ordezkariek baikor baloratu dute atzo ETA erakundeak 2010ean Nerin jendarmea hil izana “zinez sentitzen duela” adierazi izana. Hura hiltzeaz akusatuta, Parisen epaitzen ari ziren lau lagunek "doluminak" eman zizkioten familiari, ETAren izenean irakurritako agirian.