Skip to main content
bannerra

ASTEKO KRONIKA: AZAROAK 17

ASTEKO KRONIKA: AZAROAK 17

Euskal errepresaliatu politikoekin lotutako albisteak izan ditugu nagusi aste honetan. Atzo, Belen Gonzalez Peñalva hil zen, larriki gaixorik espetxealdi arinduan zegoen preso politikoa. Hain justu, atzo abiatu zen Frantziako espetxe bira Mont-de-Marsango espetxean eta abenduaren 9ko Parisko manifestaziora arte iraungo du. Horrez gain, asteartean, Alcala Mecoko espetxera joan ziren hainbat herritar, larriki gaixorik dauden presoak askat ditzatela eskatzeko. Espetxe horretan daude Manu Azkarate eta Ibon Iparragirre.

Asteko beste zenbait gairi ere erreparatu diegu albiste bilduma honetan: 2016ko Sanferminetako taldeko bortxaketaren epaiketari, edota Nafarroako euskara dekretuaren onarpenari.


Gurean Gaur

Hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik itzultzerakoan, gizon talde armatu bat Lolita Chavez hiltzen saiatu zen. Guatemalako Kitxe herri indigenaren kontseiluko burua da. Erasoaren aurrean, mendira ihes egin zuen, eta bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte. Orain, helburu du Europan ezagutaraztea bere eta kitxe herriaren borroka, eta Euskal Herrian dago asteotan.


Gurean Gaur

EAEko kontzertu ekonomikoaren eta Nafarroako itun ekonomikoarekin berritzea, abiadura handiko trenak bi esparru administratiboak lotzea ekarriko duen akordioa, eta euskal presoen espetxe politika aldatzeari buruz duten ikuspegia azpimarratu dituzte. Bilkura Iruñean egin dute eta positiboki baloratu dute bi ordezkariek. Kartzela politikaz Mendiak adierazi du, Espainiako administrazioak era inteligentean jokatu beharko duela egoera aprobetxatu eta presoak hurbiltzeko bidea hasteko


Gurean Gaur

Euskal Herriko ordezkaritza ere bertan izanen da. Besteren artean, Nafarroak Donejakue bidea indartzeko nahia agertu du  eta horrekin batera gaztelu eta gotorlekuen ibilbidea aurkeztu dute. Jaurlaritzak ere turismo jasangarri, berritzaile eta lehiakorraren aldeko apustua eginen duela adierazi du. Fitur azoka igandera bitarte izango da Madrilen.


Gurean Gaur

Nagore Vargasen istorioa kontatzen du “Jenisjoplin” nobelak. Uxue Alberdiren lan berriak Euskal Herriko azken hiru hamarkadetan barrena egiten du bidaia, hartara, garai bakoitzeko gatazka politiko eta egoera sozialak islatu ditu. Protagonistaren bitartez kolektiboa irudikatu nahi izan du Alberdik.