Skip to main content
bannerra

EUSKALTZALE: Kirolean ere euskaraz bizitzeko aukera dugu?

EUSKALTZALE: Kirolean ere euskaraz bizitzeko aukera dugu?

Atal berri honetan, Anabel Arraizaren eskutik, aisiarekin lotutako esparruetan gure hizkuntzak bizi duen egoera aztertuko dugu. Kirolaren errealitatea gertutik ezagutuko dugu eta begirale, formatzaile zein entrenatzaile euskaldunak topatzeko zailtasunak bistaratuko ditugu.

Euskaltzale

20 atal osatu ostean, Artekaleren programa berezi honetan, momenturik onenak biziko ditugu berriz. Bertan, euskararen normalkuntzarako bidean, aztertu ditugun gaietako ertz batzuk errekuperatu ditugu. Horrekin batera, Anabel Arraizarekin batera, Iñaki Lasa, Rut Etxarte, Asier Garcia eta Maite Inda lankideak azalduko dira.

Euskaltzale

Gai sakona izanik, bi ataletan banatu dugu saio hau. Izan ere, zer egin behar dugu euskarak aurrera egiteko? Nora goaz? Zer nolako baliabideak behar ditugu? Zer nolako denbora epeak markatu behar ditugu gure helburuak eskuratzeko?

Euskararen normalizazioaren alde dauden lagunen iritziak bildu ditu Anabel Arraiza lankideak. Aingeru Epaltza, Ane Ablanedo, Bixente Serrano Izko, Floren Aoiz eta Lorea Agirrenak.

Bi saiotan banatu dugu Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren inguruko Euskaltzale berezia. Bertan, Anabel Arraiza lankideak exekutiboarekin ez ezik, Nafarroako parlamentuko talde guztietako kideekin eta euskararen normalizazio zein sustapenaren alde lanean diharduten eragileekin egoteko beta izan du.