Skip to main content

Apirilaren 17tik 27ra egingo dute Altsasuko auziko epaiketa

Apirilaren 17tik 27ra egingo dute Altsasuko auziko epaiketa

Joan den astean bete zen urtea Altsasuko ferietan izandako liskar bategatik zortzi gazte atxilotu zituztela, eta horietako hiruk espetxean jarraitzen duten honetan, ahozko epaiketaren data ezagutu dugu: auzipetuen gurasoek sare sozialetan jakinarazi dutenez, datorren urteko apirilaren 17tik 27ra bitartean izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Zortzi gazte daude auzipetuta, eta fiskalak 50na urteko espetxe zigorra eskatzen die seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati. Urtebete igarota, espetxean jarraitzen dute Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz altsasuarrek. Gainera, joan den astean, defentsako abokatuek "kezka" adierazi zuten, auzian izaten ari diren "berme falta" dela eta.

Gai horri eta beste zenbaiti begira jarri gara gaurko lerroburuetan.


 
bannerra

bannerra