Skip to main content
bannerra

Biktimaren sinesgarritasuna zalantzan jarri dute talde bortxaketaren epaiketan

Biktimaren sinesgarritasuna zalantzan jarri dute talde bortxaketaren epaiketan

Gertu dago azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna. Eta halako datetan ohiko den uholdea hasi da berriro: gaiari buruzko adierazpenena. Instituziotatik eta bestelako erakundeetatik, ugari ari dira halakoak zabaltzen. Iazko san ferminetako taldeko bortxaketaren epaiketak eragin du, besteak beste, indarkeria matxistaren gaia hedabideetan egotea. Hamaika Telebistan, Gurean Gaur plus saioan landu dugu gaia, Jone Goirizelaia EH BIlduko legebiltzarkide eta abokatuarekin, eta haren iritziz, biktimaren sinesgarritasunari kalte handia egin zaio.

Gai horri eta egunak utzitako beste zenbait albisteri erreparatu diegu gaurko lerroburuetan.


Gurean Gaur

Sasiburu Elkartea eta Barakaldoko Euskara sailaren eskutik, mahai inguru interesgarria burutu dute Ezkerraldeko herrian. Bertan, euskararen erabilerako palankak zeintzuk diren aztertu zituzten, Kike Amonarriz komunikatzaile eta telebista aurkezlea eta Topaguneako kide den Iker Martinez de Lagos-en eskutik.


Gurean Gaur

Gizonezekoak zein emakumezkoak elkarrekin aritu dira, euskal ziklismoa berriro ere lasterketarik onenetan kokatu nahi duen proiektuaren bitartez. Jon Odriozolaren mutilek Continental Profesional lizentzia izango dute eta incluso World Tourreko karrera batzuetan arituko dira. Besteak beste, Euskal Herriko Itzulian edo Donostiako Klasikoan. Espainiako Vueltan debuta egitea da euskal eskuadraren nahietako bat. Emakumezkoetan, Agurtzane Elorriagaren eskutik, Biran paper ona egiteaz gain, nazioarteko lehiaketetan maila altua eskaini dute.

 


Gurean Gaur

Hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik zetorrela, gizon talde armatu bat Lolita Chavez hiltzen saiatu zen. Mendira ihes egin zuen, eta bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte, baina orain helburu du Europan ezagutaraztea bere eta kitxe herriaren borroka.


Gurean Gaur

Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak deklaratu du gaur De Miguel auziko epaiketan, eta azpimarratu du froga gisa aurkeztu diren grabazio eta mezu elektronikoek argi islatzen dutela De Miguelek gidatzen zuen ustezko sareak legez kanpoko komisioak eskatu zituela, Arabako Foru Aldundiaren kontu ofizialetatik, eta kontratu publikoen truke.