Skip to main content
bannerra

Askatasuna eskatu diote ERCko kontseilari kartzelatuek Gorenari

Askatasuna eskatu diote ERCko kontseilari kartzelatuek Gorenari

155. artikulua onartu egiten dutela adierazi diote ERCko kontseilari kartzelatuek Gorenari, “legeak hala agintzen duelako”, betiere. Auzitegi Nazionalak ezarri zizkien kautela neurriak azter ditzan eskatu diote, espetxean segitzeko arrazoirik ez dagoela argudiatuta.

Gorenaren erabakiek goitik behera baldintza lezakete hauteskunde kanpaina. Junts Per Catalunyak, aldiz, herritarrek aukeratutako kargudunen zilegitasuna aldarrikatuko du, eta “Puigdemont, el nostre presindent” aukeratu du hautagaitzaren lelo gisa.


Gurean Gaur

Politikari errepublikarraren izendapenarekin batera, independentistek parlamentuko mahaiaren kontrola izango dute. Parlamenteko presidente izendatu berritan, testuingurua oso berezia dela gogorarazi eta "gai guztiei buruz" hitz egiteko aukera defendatu du Torrentek.

Orain arreta parlamentuaren hurrengo saioan dago jarrita, Generalitateko presidentea izendatzeko lehen inbestidura saioan. JxCk eta ERCk Carles Puigdemont presidentegai aurkeztuko dutela iragarri dute, baina nola egingo duten ez dute argitu oraindik. PdeCATeko Marta Pascalen iritziz, akordio handietarako garaia da eta horrekiko logikan dator iragarpena.

Oposiziotik, berriz, kritika gogorrak: Ciutadanseko Inés Arrimadasek esan du ezin dela Bruselan adostu legedia haustea.


Gurean Gaur

Aurrerantzean, astelehenero, Hamaika Telebistak Blai Gazte Telebistaren emisioak eskainiko ditu 22:00etatik aurrera.


Gurean Gaur

Joan den astean izan zuten abokatuek larriki gaixo dagoen euskal presoaren lekualdatzearen berri, eta gaur jakin dute orain, ordu gutxiren bueltan gertatuko dela. Euskal presoen egoerari buruzko berri gehiago ere izan dugu gaur, Frantziako Justizia ministroak argitu baitu presoen DPS estatusak kentzeak hurbilketa ahalbidetzen duela, eta halaxe egingo dutela: zuzenbide komunaren aplikatzearen alde egingo dutela.


Gurean Gaur

O`Riordanek 46 urte zituen eta bere publizitate agentziak jakinarazi duenez, bat bateko heriotza izan da. “Zombie”,  “Just My Imagination”, “Linger” edota “Dreams” kantak ditugu rock alternatiboaren ahots berezienetariko baten ikurrak.