Skip to main content
bannerra

GUREAN GAUR: Ipar Euskal Herriko diputatuen ordezkaritzak EPPKrekin interlokuzio kanala ireki du

GUREAN GAUR: Ipar Euskal Herriko diputatuen ordezkaritzak EPPKrekin interlokuzio kanala ireki du

Larunbatean Parisen egin beharreko manifestazioaren atarikoek albiste ugari utzi dizkigute. Izan ere, Reau-ko espetxearen atarian jende andana bildu da gaur bertatik Frantziar Estatuko hiriburura presoen auzia konponbidean jartzeko eskakizuna eramateko asmoz. Bertan, Ipar Euskal Herriko diputatuen ordezkaritza bat dago eta Reauko kartzelan EPPK-ren mintzakide diren Maixol Iparragirre eta Mikel Albisurekin elkartu dira Vincent Bru zentrista, Max Brisson errepublikanoa eta Jose Bove ekologista. Pozik atera dira bilkuratik eta ondoren Fleuryko espetxera abiatu dira. Bertan, Irati Elizalde, Nekane Zinkunegi eta Eñaut Gantxegi lankideek xehetasun guztiak ekarri dizkigute. Bestalde, Durangoko Azokaren bigarren egunean, ikasleak protagonista. Sormenaren lurraldean, Berri Txarrak, Joseba Irazoki, Izaro Andres, Maider Zabalegi edo Governors taldearekin egoteko beta izan dugu.


Gurean Gaur

Politikari errepublikarraren izendapenarekin batera, independentistek parlamentuko mahaiaren kontrola izango dute. Parlamenteko presidente izendatu berritan, testuingurua oso berezia dela gogorarazi eta "gai guztiei buruz" hitz egiteko aukera defendatu du Torrentek.

Orain arreta parlamentuaren hurrengo saioan dago jarrita, Generalitateko presidentea izendatzeko lehen inbestidura saioan. JxCk eta ERCk Carles Puigdemont presidentegai aurkeztuko dutela iragarri dute, baina nola egingo duten ez dute argitu oraindik. PdeCATeko Marta Pascalen iritziz, akordio handietarako garaia da eta horrekiko logikan dator iragarpena.

Oposiziotik, berriz, kritika gogorrak: Ciutadanseko Inés Arrimadasek esan du ezin dela Bruselan adostu legedia haustea.


Gurean Gaur

Aurrerantzean, astelehenero, Hamaika Telebistak Blai Gazte Telebistaren emisioak eskainiko ditu 22:00etatik aurrera.


Gurean Gaur

Joan den astean izan zuten abokatuek larriki gaixo dagoen euskal presoaren lekualdatzearen berri, eta gaur jakin dute orain, ordu gutxiren bueltan gertatuko dela. Euskal presoen egoerari buruzko berri gehiago ere izan dugu gaur, Frantziako Justizia ministroak argitu baitu presoen DPS estatusak kentzeak hurbilketa ahalbidetzen duela, eta halaxe egingo dutela: zuzenbide komunaren aplikatzearen alde egingo dutela.


Gurean Gaur

O`Riordanek 46 urte zituen eta bere publizitate agentziak jakinarazi duenez, bat bateko heriotza izan da. “Zombie”,  “Just My Imagination”, “Linger” edota “Dreams” kantak ditugu rock alternatiboaren ahots berezienetariko baten ikurrak.