Skip to main content

BECeko txapelerako zortzi hautagai eta txapel jartzaile jakina: Sebastian Lizaso

BECeko txapelerako zortzi hautagai eta txapel jartzaile jakina: Sebastian Lizaso

Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio dira txapeldun hautagai nagusiak, baina datorren igandean BEC erakustazokan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, inoizko aukera irekienak daudela dioenik ere bada. Finaleko xehetasunen berri gaur eman du Bertsozale Elkarteak, eta, besteak beste, jakinarazi du Xebastian Lizasok jarriko diola txapela igandeko finalaren irabazleari. Bere bertsolari ibilbideaz batera, Joxe Lizaso aita zena ere omenduko dute.


 
bannerra

bannerra