Skip to main content
bannerra

Salbuespenezko hauteskundeei, salbuespenezko kanpaina amaiera

Salbuespenezko hauteskundeei, salbuespenezko kanpaina amaiera

Gauerdian amaituko da Kataluniako hauteskunde kanpaina. Salbuespenezko bozak izango dira ostegunekoak, eta kanpainako azken eguna ere salbuespen egoera horren isla izan da.

Madrilen egin du ERCk kanpaina amaierako ekitaldia, Estremerako espetxearen atarian, eta bertaraino iritsi da Espainiako eskuin muturra ere: ordezkaritza katalana iritsi denerako, bertan ziren Hogar Social taldeko kideak Espainiako banderak eskuetan eta independentisten aurkako aldarriak ahotan.

Europako Parlamentuko sei diputatu ere gerturatu dira kartzela horretara. Junqueras ikusteko baimena eskatua zuten, baina kartzelako zuzendaritzak ukatu egin die "burokrazia arrazoiak" argudiatuta. Haserre salatu dute, pasaporteak eskutan, Batasuneko estatu bakar batean ez zaiela horrelakorik gertatu.


 
bannerra

bannerra