Skip to main content
bannerra

Bilboko manifestazioaren atarian, espetxe politika eta eskumenak hizpide

Bilboko manifestazioaren atarian, espetxe politika eta eskumenak hizpide

Etzi izango da, Sare herritarrak antolatuta, euskal errepresaliatu politikoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon. Horren atarian, espetxe eskumenen inguruko gaia pil-pilean jarri da gaur. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alderdi popularreko buru Alfonso Alonsok esan du ez dela ezinezkoa espetxe eskumena Madrilek Jaurlaritzaren esku uztea, baina ohartarazi du ETA ez dela oraindik desegin. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, berriz, esan du diskrezioz ari direla espetxe politikaz hizketan Madrilekin.

Larunbateko manifestazioaz, berriz, Urkulluk esan du Jaurlaritzako ordezkaria den aldetik, berak zilegi ikusten duela edozein manifestazio, baina erakunde gisa ez dutela halakoetan parte hartzen. Hain justu, Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta, espetxe politikari buruzko eztabaida integrala egin dute arratsaldean Bilbon. Eta bertan izan dira EAJko Amaia Arregi, EH Bilduko Julen Arzuaga, Ahal Duguko Andeka Larrea eta PSEko Rafaela Romero.


Gurean Gaur

Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak deklaratu du gaur De Miguel auziko epaiketan, eta azpimarratu du froga gisa aurkeztu diren grabazio eta mezu elektronikoek argi islatzen dutela De Miguelek gidatzen zuen ustezko sareak legez kanpoko komisioak eskatu zituela, Arabako Foru Aldundiaren kontu ofizialetatik, eta kontratu publikoen truke.


Gurean Gaur

Hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik itzultzerakoan, gizon talde armatu bat Lolita Chavez hiltzen saiatu zen. Guatemalako Kitxe herri indigenaren kontseiluko burua da. Erasoaren aurrean, mendira ihes egin zuen, eta bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte. Orain, helburu du Europan ezagutaraztea bere eta kitxe herriaren borroka, eta Euskal Herrian dago asteotan.


Gurean Gaur

EAEko kontzertu ekonomikoaren eta Nafarroako itun ekonomikoarekin berritzea, abiadura handiko trenak bi esparru administratiboak lotzea ekarriko duen akordioa, eta euskal presoen espetxe politika aldatzeari buruz duten ikuspegia azpimarratu dituzte. Bilkura Iruñean egin dute eta positiboki baloratu dute bi ordezkariek. Kartzela politikaz Mendiak adierazi du, Espainiako administrazioak era inteligentean jokatu beharko duela egoera aprobetxatu eta presoak hurbiltzeko bidea hasteko


Gurean Gaur

Euskal Herriko ordezkaritza ere bertan izanen da. Besteren artean, Nafarroak Donejakue bidea indartzeko nahia agertu du  eta horrekin batera gaztelu eta gotorlekuen ibilbidea aurkeztu dute. Jaurlaritzak ere turismo jasangarri, berritzaile eta lehiakorraren aldeko apustua eginen duela adierazi du. Fitur azoka igandera bitarte izango da Madrilen.