Skip to main content

GUREAN GAUR: Iruñeko udalak amabilizazio planak sortutako kezkari erantzun die Joxe Abaurrearen bidez

GUREAN GAUR: Iruñeko udalak amabilizazio planak sortutako kezkari erantzun die Joxe Abaurrearen bidez

Iruñeko Udalak abian jarritako amabilizazio planak zeresanak eman ditu asteotan. Izan ere, hiria atseginago egiteko helburua duen planaren aurkako kanpaina egin dute zenbait merkatarik. Joxe Abaurrea Hirigintza zinegotziak adierazi du aldaketa guztiek trantsizio epe bat behar dutela, baina planak onurak ekarriko dituela Iruñeko alde zaharrera. Amabilizazio planaren aurkako kanpainak kutsu politikoa daukala salatu du Abaurreak.


Gurean Gaur

Nafarroa Gaur saioa, sakonean aztertu dugu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarren kasuan emandako sententzia. Horretarako, Amaia Izko abokatua eta zuzenbidean doktore eta irakasle den Eneko Compainsekin egon gara. Azken honek, gainera, tortura zer den lehen pertsonan ezagutu zuen. Horrekin batera, datorren martxoaren 8an deituta dagoen greba feministari buruz aritu gara.


Gurean Gaur

Auzitegi Konstituzionala aldatzea galdegin dute, "plurala eta orekatua" izan dadin, "ideologiei eta lurraldeei dagokienez". EH Bilduren ekimena izan da, eta EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSEk babestu dute, PP salbu, talde guztiek.


Gurean Gaur

Iruñeko Udalak adierazi du, horren bidez memoria historikoarekin duten konpromisoa berretsi egiten dela; izan ere, Maravillas errepresio frankistak Nafarroan eragin zituen biktimen ordezkari dela adierazi du Asiron alkateak. Horrekin lotuta, plazatik bertatik ikus daitekeen Eroritakoen monumentuari buruz Asironek egindako adierazpenak jaso ditugu


Gurean Gaur

Modu honetan, hemendik aurrera, eskuragarri daude interesdun guztiendako, Gobernuaren artxibo irekia webgunean. Bildumak euskaraz zein gazteleraz, frantsesez eta bestelako hizkuntzetan dauden dokumentuak jasotzen ditu.


bannerra