Skip to main content
bannerra

Hego Koreako Pyeongchang hirian lehiatu beharreko Neguko Joko Olinpikoak hastear daude

Hego Koreako Pyeongchang hirian lehiatu beharreko Neguko Joko Olinpikoak hastear daude

Diplomazia ariketa erraldoia egin ostean, bi Koreetako ordezkariek bandera bakarraren azpian desfilatuko dute “Bakearen Jokoak” bezala definitu duten txapelketan. Orotara, 92 taldetako kasik 3000 kirolari arituko dira, 102 lehiaketetan parte hartuz. Euskal ordezkaritzari dagokionez, inoiz baino delegaritza handiagoa izango dugu, lau ordezkarirekin. Horien artean, dominengatik borrokatuko duen Lucas Eguibar donostiarra.


 
bannerra

bannerra